oct 22, 2018

Hurrengo ekitaldia

AFundazioa_Abertzaleen arteko elkarlana_2018 PORTUGALETE 2Hizketaldi-zikloa: Abertzaleen arteko elkarlana

Portugaleteko alkartetxearen 30. urteurrena dela eta, eta Portugaleteko EAko toki erakundearekin batera, Euskal Herriaren autodeterminazioa lortzeko abertzaleen artean izandako elkarlanaren baitan, besteak beste, emakumeen parte-hartze politikoari buruzko hitzaldia antolatu dugu.

Lau politikarik abertzaleen arteko elkarlanari buruzko gogoeta egingo dute beraien esperientziatik. Nola sartzen dira abertzaleak frankismoaren ostean? Gure Herriaren ibilbide politikoa berdina izango litzateke emakumeak egongo balira erabakiguneen lehen lerroan? Emakumeen arteko elkarlana ala abertzaleen arteko elkarlana; zer da errazagoa eta Euskal Herriaren etorkizun politikoari begira, zer da beharrezkoagoa?

Parte hartzen dute: Kontxi Gabantxo, UEMAko presidente ohia (Udalerri euskaldunen mankomunitatea), eta EAko zinegotzi ohia Bermeon, Maria Luisa Mangado, Nafarroa Baiko parlamentari ohia, Marian Arresti. EA Arabako kidea, eta Jone Goirizelaia, EH Bilduko legebiltzarkidea. Moderatzailea: Meritxell Elgezabal

Azaroaren 17a, eguerdiko hamabietan, Portugaleteko alkartetxean. Eta gero bertso-bazkarian Maddalen Arzallusekin eta Jone Uria-rekin egongo gara.

 

 



Los comentarios están cerrados.