jul 4, 2018

Hitzaldia

AF_Herrien Europa_FRISIARRAK 2018_A3 kartela DEFFrisiarrak eta herrien Europa

Zarauzko Alkartetxea (Iturribide 20). 2018/07/09

Estatugabeko bi nazio Europan, muga politikoak zatitutako bi Herri, itsasora begira bizi diren bi lurralde. Euskal Herria eta Frisiaren arteko berdintasun eta ezberdintasunak.

Marlene Lore Christiansen / Friisk Foriining kidea, eta SSW alderdiaren aholkularia Schleswig-Holstein Estatu Federaleko Parlamentuan

Aurkezlea: Begotxu Olaizola / Zarauzko Alkartetxea eta Adrian Fuentes / Gazte Abertzaleak.

Uztailak 9. 19etan Zarauzko Alkartetxean

Antolatzaileak: Alkartasuna Elkartea eta Alkartasuna Fundazioa

videoBideoa

 

jun 7, 2018

Agur eta ohore Manex Pagola

Manex-Pagola---Basusarry-20Gure adiskide eta laguna Manex zendu da

Euskal idazlea, abeslaria, musikagilea, olerkaria, Baionako Euskal Museoko zuzendariorde ohia, Euskaltzain, EAko historikoa eta Alkartasuna Sarietako sustatzailea.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Manex Pagola. Landibarre/Nafarroa Beherea, 1941eko ekainaren 28a – Baiona/Lapurdi, 2018ko ekainaren 7a.

 

abr 24, 2018

Alkartasuna Sariak. Euskal Herriko Kultura, Gizarte eta Politikaren alde egindako lana goraipatzeko sariak

Jean-René Etchegaray, Laurence Hardouin, Anje Duhalde eta Marie-Ange Thébaud, 2018ko Alkartasuna Saridunak

gar_alkartasuna_bobedme101Baiona. 2018/04/21

Bideoak: videoEkitaldia     videoETBn (Iparraldearen Orena)

Saridunak       Kartela      Argazkiak       Prentsan

Alkartasuna Fundazioak 2018ko Alkartasuna Sariekin omendu ditu Jean-René Etchegaray Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako alkatea Euskal Herriko bakegintza eta normalizazioa bultzatzeagatik, Laurence Hardouin abokatua eta migratzaile, erbesteratu eta asiliatuen eskubideen defendatzailea, Anje Duhalde Euskarazko rock eta folk musikaren aitzindari eta euskal kantutegiko autore klasiko bilakatu dena, eta Marie-Ange Thébaud ekologista eta osasun eta kontsumitzaileen aldeko ekintzailea. Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioaren Lehendakaria, eta Iria Epalza, Patronatuko kidea, eman zituzten ‘Zazpiak bat’ dominak.

Continuar leyendo »

feb 19, 2018

Mahai Ingurua

Kartela Hondakinen kudeaketa Europar Markoan 20180313Hondakinen kudeaketa ezberdinak Europar Markoaren Barruan

Donostia 2018/03/13

Administrazio publikoek gure baliabideak hobeto kudea ditzaten, Europar Batasuna ezartzen ari den  araudia gero eta zorrotzagoa da. Europako kontinentean  lehengaiekin gabezi handia egonda, hiri hondakinen kudeaketa eraginkorra lortzeko, zabortegiak eta errausketa erabiltzea ahalik eta gehien murriztu nahi dute. Horrez gain, Ingurumenarekin zerikusirik duen kudeaketan, herritarren partaidetzarako neurriak jartzea ezinbestekoa da: gobernuek informazioa helarazteko eta  hitza emateko betebeharra dute.

Euskal Herrian hondakinak kudeatzeko eredu desberdinak aurkitu ditzakegu, eta mahai-inguru honek, Europako testuinguruan murgildurik, Gipuzkoan eta Nafarroan garatzen ari diren esperientzia ezberdinak ekarri nahi izan ditu.

ene 31, 2018

Mahai Ingurua

Pentsio duinen euskal sistema publiko baten alde

panoramica

Bilbo. 2018/01/30

BIDEOA: video

ESALDIAK:

José Ramón Urrutia / Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen sailburuorde ohi, eta UPV/EHUKO Sarriko Fakultateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktore:

-    El sistema de pensiones público y el estado de bienestar actual viene de la Declaración de Derechos Humanos, donde se dice que toda persona tiene derecho a una vida digna.

jru- En 1993 las cajas vasconavarras, la Universidad de Deusto y la aseguradora Biharko tenían listos los recursos económicos necesarios para un sistema propio de pensiones.

-    Ahora tenemos un sistema no acordado, y con el periodo de cómputo de toda la vida!, con la gravedad que tiene los contratos de mala calidad, situación de paro brutal. Seguir con este sistema sería un drama total.

-    Tenemos que lograr un acuerdo interprofesional que blinde la negociación colectiva en este país.

-    Periódicamente aparece algún artículo que dice ¿Cómo vamos a hablar de un Brexit con el sistema de pensiones vasco? Tenemos que sacar ese miedo del discurso. Tenemos que pensar estratégicamente lo que queremos como país para dentro de 20 años. El sistema público español no se sostiene. Es urgente buscar uno propio con la lectura socioeconómica de Euskadi. Continuar leyendo »