abr 17, 2018

Coppieters Foundationaren Biltzar Orokorra

Alkartasuna Fundazioa Europako fundazio ezberdinekin batu da “Herri guztientzako Europa” lemapean

Estaturik gabeko nazioen ekimen politikoa elikatu, hausnartu eta aditzera emateko moduak aztertu dituzte 12 fundazio ezberdinek bavarian asteburuan zehar

Landshut (Baviera) Apirilak 2018

CMC 2018Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundationaren Biltzar Orokorrean hartu du parte, Bavierako Landshut hirian. Aurten 10 urte bete ditu independentista flandiar handiaren izena duen fundazioak, eta berau berritzea izan da bilera honetako helburu nagusienetarikoa. Urtean behin egiten da bilera hau, Aliantza Libre Europarra –ALE- eta Gazteen erakundeak ere bertan batzen dira.

Hainbat erabakiren artean, lehen “Centre Maurits Coppieters” zena, orain Coppieters Foundation bilakatu da. GKEbezala hasi zen erakundeak orain fundazio politiko baten statusa lortu duelako. Irudi korporatiboa ere aldatu dugu Coppieters-eko kideok; betiere mugimendu bakezalea eta Europako Herrien armonia irudikatzen duen mitxoleta gorde da, baina aire berriztuagoekin.

Europako Herrien pentsamendu eta argudiategi laborategia den honek, 7 argitarapen egin ditu aurten. Hauetako bat, Feminismoak Europako periferiatik (izenean klikatuz lortu dezakezuna), zeinetan Alkartasuna Fundazioko kide Iria Epalzak artikulu bat idatzi duen.

Continuar leyendo »

mar 15, 2018

Alkartasuna Sariak

Kartela Sariak 6 edizioa 20186. edizioa
Jean-René Etchegaray, Laurence Hardouin, Anje Duhalde eta Marie-Ange Thébaud, 2018ko Alkartasuna Saridunak

Baiona. 2018/04/21      Liburuxka

Euskal Herriko bake eta normalizazioa, migratzaileen eskubideen defentsa, euskal kantugintzari egindako ekarpena eta osasun eta kontsumitzaileen defentsa dira hurrenez hurren Nestor Basterretxearen «Zazpiak Bat» dominaren bidez omenduko zaizkien lanak hurrengo apirilak 21ean Baionan

Alkartasuna Fundazioak 2018ko Alkartasuna Sariekin omenduko ditu Jean-René Etchegaray Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako alkatea Euskal Herriko bakegintza eta normalizazioa bultzatzeagatik, Laurence Hardouin abokatua eta migratzaile, erbesteratu eta asiliatuen eskubideen defendatzailea, Anje Duhalde Euskarazko rock eta folk musikaren aitzindari eta euskal kantutegiko autore klasiko bilakatu dena, eta Marie-Ange Thébaud ekologista eta osasun eta kontsumitzaileen aldeko ekintzailea.

Continuar leyendo »