Eskola Subiranista
Burujabetza eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozial baterako
Eusko Alkartasuna, Gazte Abertzaleak eta Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza batek ezkerreko subiranistekin eta klima-larrialdian eta mugikortasunean adituak direnekin ‘Burujabetza eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozial baterako’ topaketetan parte hartuko du asteburu honetan. Antolatzaileak: Fundacions Darder-Mascaró, Coppieters Foundation, Ciemen.
Mallorca 2023/12/1-3
Prestakuntza
Neuropolitika
Kudeaketa emozionalak esparru politikoan duen garrantzia aztertzen dugu Mikel Oraa kazetariarekin. Pertsona jasangarririk gabe ezin da mundu jasangarririk egon.
2023/11/04. Bilbo
Giza eskubideak
Alkartasuna Fundazioa ‘El Caso Freytter’ dokumentalaren aurkezpenean izan da
‘Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak’ nazioarteko jaialdietara eramango du paramilitarrek bahitu, torturatu eta hil zuten Kolonbiako abokatu eta unibertsitateko irakaslearen filma
Bilbo. 2023/09/22
Freytteren izena daraman elkarteak, ‘El Caso Freytter’ dokumentala ekoitzi du, Euskal Herriko zenbait administrazio, partikular eta gizarte-erakundek finantzatua.
Filmak paramilitarrek Kolonbiako buruzagi komunitarioen, akademiko kritikoen, sindikalisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurka eragindako indarkeria analizatzen du.
Forum Subiranista
Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Euskal Herriko, Països Catalans, Galizia eta Kanarietako, politika, sindikatu, eta kultura-arloetako fundazio eta elkarteekin batera, ezkerreko subiranotasunaren prestakuntza-erronkei buruzko eztabaidan
Bartzelona. 2023/09/09-10
Era berean, nazioarteko elkartasunaren arloan, Herrien Eskubide Kolektiboen Deklarazio Unibertsalaren 25. urteurrena ospatzeko Ciemenek antolatutako ekitaldian izan gara.
Euskera
Alkartasuna Fundazioak bat egiten du #AldatuGidoia kanpainarekin
2023/09/07
Kultura eta ikus-entzunezko politikak errotik aldatzeko eta euskarari bere lekua emateko garaia da.
Aldatu Gidoia euskararen alde!
Euskara zabaltzea nahi baldin badugu, euskarazko, euskaratik eta euskarara zuzendua egongo den telebista eta irratia ezinbesteko zaigulako!. Iria Epalza / Alkartasuna Fundazioa
Subiranotasuna eta hizkuntza eskubideak
Subiranotasunaren eta euskararen defentsa, Eusko Alkartasunaren 37. urteurrenean ere egindako aldarrikapenak
Gasteiz 2023/09/04
Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioko presidenteak, eta Xebe Txoperena, Nafarroako parlamentariak, Europako erakundeetan hizkuntza-eskubideen erabateko erabilera aldarrikatu eta Nafarroan zonifikazioarekin bukatzea eskatu zuten.
Era berean, Idurre Bideguren senatariak eta Lore Martinez Axpe, euskal parlamentariak, Euskal Herriko subiranotasuna gauzatzeko lurralde-ereduari eta nazioaniztasunari buruzko eztabaidari ekiteko unea dela adierazi zuten.
Bideoak:
Forum Subiranista
2023-2024 hauteskunde zikloaren analisia izan da Forum Subiranistaren eztabaidagai nagusia ekainaren 30tik uztailaren 1era arte Kanarietan egin duen bileran
Alkartasuna Fundazioak ezker subiranistako 20 fundazio eta elkarte biltzen dituen foro honen topaketan parte hartu du
2023/07/03
Ekainaren 30ean, ostirala, Forum Subiranista Kanariar Uharteetan aurkeztu dela eta, ezkerreko indar subiranisten arteko hausnarketa gune eta topagune honek, Alkartasuna Fundazioa foro honen sortzaileetako bat delarik, udal, autonomiko eta hauteskunde orokorren ostean irekitzen den hauteskunde ziklo berriaren testuinguru politikoari buruz eztabaidatu du.
Jardunaldiak ostiralean hasi dira, ‘Centro de Estudios Sociales Franchy Roca’n Las Palmaseko, Floren Aoiz lehendakariordeak, Luci Rodriguez Kanariar Uharteetako Intersindikalaren koordinatzaileak eta Vicente Quintana Ahora Canariaseko Koordinatzaile Nazionalak egin duten foroaren aurkezpenarekin. Horrela, Kanariar Uharteetako subiranismo ezkertiarrarak nazio eraikuntzan eta uharteen bizi-baldintzak hobetzeko dituen aldarrikapenak jakin ahal izan dugu.
Europar think tank
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation think tank europarraren batzarrean parte hartu du
Brusela. 2023/06/24
Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Balear Uharteak, Valentzia, Gales, Korsika, Sardinia, Bretainia, Okzitania, Mazedonia, Transilvania eta Kurdistango hamazazpi fundazio eta elkarteren ordezkaritzok Coppieters Foundation fundazioaren batzar nagusian parte hartu dugu ekainaren 24an.
Bileran, 2020an izendatutako zuzendaritza berritu da, eta europar think tank-aren plan estrategikoak eta lan-planak jorratu dira. Plan horien helburua Estaturik gabeko herrien eta nazioen autodeterminazioa, kultura-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna defendatzea, eta Europan giza eskubide indibidualak eta kolektiboak babestea da.
Anwen Elias doktoreak, Aberystwyth Unibertsitateko politologoak, ‘Gutxiengoen eskubideen babesa eta autodeterminazio-eskubidea Nazio Batuetan’ dokumentua aurkeztu zuen eztabaidarako.
Agur eta ohore
Philippe Duluc gure lankide eta patronatuko kidea hil da
Abertzale konprometitua, Ipar Euskal Herriko militante zintzoa, Fundazioko kidea, pertsona paregabea, laguna. Mila esker ikuspegi eta kontzientzia sozialarekin egin duzun lanarengatik. Egun handirarte!
1964/07/26 – 2023/03/05
www.berria.eus/albisteak/225147/philippe-duluc-zendu-da-eh-baiko-kidea.htm
www.naiz.eus/es/info/noticia/20230306/fallece-el-militante-abertzale-philippe-duluc
www.mediabask.eus/es/info_mbsk/20230306/philippe-duluc-est-decede
Memoria historikoa
Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkatasunak faxismoaren aurrean demokrazia defendatu zuten itsas armadako gudariak omenduko ditu
Martxoaren 5ean, Matxitxakoko batailaren 86. urteurrena dela eta, Itsas Gudari Eguna ospatuko da Bermeon, gerra itsas armada frankistaren aurrean Euskal Herriaren demokraziaren eta subiranotasunaren alde askatasuna eta bizitza eman zuten arrantzale eta merkataritzako marinelen omenez.
Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak bi ekitaldi antolatu dituzte oroitzapenezko jardunaldian. Hasteko lore-eskaintza egingo da Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren aurrean, Kontxi Gabantxo Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) lehendakari ohiak hartuko du hitza. Ondoren, ekitaldia egingo da Bermeoko Antzokian. Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusia Eba Blancok, merkataritza ontziterako kapitaina, idazlea eta hogeita hamar urte luzez Arrantzal Museoko zuzendaria izandako Aingeru Astuik, bi legegintzalditan Bermeoko alkatea izandako eta gaur egun Eusko Legebiltzarrak madrilen senatari hautatua den Idurre Bidegurenek eta Bermeoko alkatetzarako hautagaia eta egun EH Bilduko zinegotzia den Asier Larraurik parte hartuko dute bertan.
Forum Subiranista
Ezkertiar subiranotasunaren aldeko 25 erakunde politiko eta sindikal bildu gara Forum Subiranistako 2023-2025 lan-plana eztabaidatzeko
2022-12-03/04
Sevillan, “por una Andalucía, libre, soberana y dueña de su destino” baten aldeko manifestazioaren alde, eta Forumean subiranismo eraldatzailearen lankidetzarako estrategiak, prestakuntza eta baterako jardueren agenda adosteko helburuarekin
Eskola Subiranista
Ezkerreko hogei elkarte subiranistek subiranismo demokratikoak eskuin muturreko goraldiaren, digitalizazioaren eta trantsizio energetikoaren aurrean dituen erronkei buruz eztabaidatu dute
Lorena Lopez de Lacalle Alkartasuna Fundazioak, Eusko Alkartasunak eta Gazte Abertzaleakek bidali duten ordezkaritzaren buru izan da
Santiago de Compostela (Unibertsitateko Campus eta Festigal gunea). 2022/07/23-25
Estatuko mugimendu subiranista ezkertiarren elkarte eta fundazio politiko, sindikal eta kulturaletako ordezkariok, Galiziako Aberri Eguna dela eta, Compostelako Donejakuen ospatu den hirugarren Eskola Subiranistan parte hartu dugu. Europan eskuin muturraren hazkundeak demokraziaren aurka suposatzen duen erasoari buruz, fake news-en erabilerari buruz eta teknologia berrien bidezko espioitza masiboari buruz eztabaidatu eta hausnartu dugu. Digitalizazioak lan-eremuan dituen ondorioak, krisi globala eta konpondu gabeko nazioarteko gatazken egoera, hala nola Palestina, Sahara eta Kurdistan, izan ditugu hizpide ere.
Jardunaldi hauek Forum Soberanistak, Coppieters Foundation-ak eta Ciemenek Galiziako Galiza Sempre, Moncho Reboiras eta Terra e Tempo fundazioekin batera antolatu dituzte Compostelako Donejakueko unibertsitateko kanpusean. Hiru egun hauetan zehar, nazioarteko hogeita hamar hizlari inguru egon dira eta lantaldeetan ehun bat pertsonek izena eman dute.
:: EGITARAUA
Forum Subiranista
Forum Suberanistako erakundeek ezkerreko subiranismoen agenda demokratizatzaile partekatua sustatzen dute, estaturik gabeko herri eta nazioen eskubide politikoen defentsarako eta eraldaketa sozialerako
Krisi global, estruktural eta eskubide sozial eta askatasun zibilen murrizketen aurrean, Euskal Herriko, Països Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanariar Uharteetako hogei bat erakunde politiko, sindikal eta kultural subiranista bildu gara Iruñean, nazio aniztasunaren, herrien autodeterminazioaren, eleaniztasunaren, feminismoaren, ekologiaren eta garapen ekonomiko jasangarri baten garapenaren alde konplizitateak ehuntzen jarraitzeko eta babesak sustatzeko.
European Free Alliance, Coppieters Foundation, EFA Youth General Assemblies
Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioko presidentea, berriro hautatua, aho batez, European Free Alliance-ko (Europako Aliantza Librea) buru gisa
Eusko Alkartasunako, Alkartasuna Fundazioako eta Gazte Abertzaleakeko ordezkariek EFA (ALE), Coppieters Foundation eta EFA Youth erakundeen Batzar Nagusietan parte hartu dute, eta Aniztasunaren eta Inklusioaren Europa aldarrikatu dute, migratzaileen eskubideak defendatzeko mozio baten bidez
2022/05/17
18 fundazio eta elkarteetako, 49 alderdi politikoetako eta Europako 31 gazte-erakundeetako ordezkariak bildu gara maiatzaren 11tik 14ra Kanaria Handiko Las Palmasen, giza eskubideen, demokraziaren, hizkuntza eta kultura aniztasunaren, berdintasunaren, jasangarritasunaren eta estaturik gabeko herri eta nazioen autodeterminazioaren defentsan konprometitutako Europa baten alde lan egiteko eta eztabaidatzeko.
Fundazioko presidentea eta Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politikako Idazkaria den Lorena Lopez de Lacalle hautatu dute berriro European Free Alliance-ko (Europako Aliantza Librea) buru. Berarekin batera Jordi Solé (ERC) idazkari nagusia bezala egongo da, 15 kideko Bureau batean, hiru urteko agintaldi baterako.
Bere hitzaldian, Lorena Lopez de Lacallek gizarte zibila entzutearen alde egin zuen, prozesu parte-hartzaileak, erabakitzeko eskubidearen errespetua eta nazioarteko elkartasuna sustatuz.
Itsas gudari eguna
Matxitxakoko itsas batailaren 85 Urteurrena. Itsas gudariei omenaldia
2022/03/06
Lore eskaintza Nestor Basterretxearen eskulturan “Matxitxakoko guda”
Parte hartzaileak:
- Kontxi Gabantxo / Udalerri euskaldunen mankomunitatea presidente ohia
- Eba Blanco / EAko idazkari nagusia.
“Gogoan ditugu Kantauriko uretan gure askatasunaren alde borrokan euren bizitza utzi zutenak. Gogoan ditugu faxismoaren aurka borrokatu ziren gudariak, baita gure lurraldea utzi behar izan zuten erbesteratuak ere. Gogoan ditugu jazarriak izan ziren guztiak, diktadurak zapaldu eta hil zituenak”.
Links
- YOUTUBE KANALA / CANAL
- Ideas for Europe
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Alkartasuna Fundazioa BIGARREN FUNDAZIO politikorik gardenena, antzerako 49 erakunderen gainetik / SEGUNDA FUNDACIÓN política más transparente sobre 49 entidades similares
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria