ene 8, 2015

Mintegia

Pueblos, naciones y estados en el siglo XXIHerriek, Nazioak eta Estatuak XXI Mendearen. Euskal, irlandar, saharar, kurdu, eskoziar eta katalana kasuak

La Platako Unibertsitate Nazionaleko Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultatearen Zuzendaritza Kontseiluaren Aretoan (Buenos Aires, ARGENTINA). Urriaren 29ra arte irailaren 17tik.

-          César Arrondo / Historiako irakaslea La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina).
-          María de las Nieves Cenicacelaya / UNLPko Juridiko eta Gizarte Zientzien doktorea
-          Walter Carnota / Zuzenbidean doktorea. Abokatua. Buenos Airesko Unibertsitateko Ekonomia Zientzien Fakultateko irakaslea.
-          Salem Bachir /Errepublika Arabiar Saharar Demokratikoaren Ordezkaria.
-          Che Cetin/ Kazetaria kurdua.
-          María Eugenia Cruset / Historiako irakaslea La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina).
-          Gustavo Capdevila / Estaturik gabeko Nazioen Behatokiaren zuzendariordea (La Platako Unibertsitate Nazionala). Merkataritza Zuzenbideko irakaslea, abokatua eta Argentinako kolektibitate katalanaren burua.

dic 19, 2014

Zeanuri Behatokia

ubera-urizar-mendizabal-vegPello Urizar, Karmelo Landa, Rebeka Ubera eta Asier Vegak Eskozia eta Kataluniako galdeketek Euskal Herriari eskaintzen dizkioten ikasgaiak aztertuko dituzte Zeanuri Behatokiaren bigarren edizioan

‘Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak’ izenburupean eta Joxerramon Bengoetxea legelaria, Martin Aranburu politologoa eta Luis Mendizabal kazetariaren parte hartzearekin

Zeanuri. 2014-12-26

videoZeanuri kartela 2014Bideoak:  lehen zatia    bigarren zatia    hirugarren zatia
Bertsolariak /Arkaitz Estiballes ta Beñat Ugartetxea

Aurten Eskozia eta Katalunian garatutako prozesu soberanistek Euskal Herriari eskaintzen dizkioten ikasgai politikoak aztertu eta haien inguruan hausnartzeko asmoz, indar abertzale aurrerakoien ordezkariak Zeanuriko Kultur Etxean bildu dira abenduaren 26an, ‘Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak’ izenburupean Alkartasuna Fundazioak antolatutako mahai-inguruan.

Bi adituek naziotasun bakoitzak eraman duen prozesuaren testuinguruaren sarrera egin dute: Alde batetik Joxerramon Bengoetxeak, Euskal Herriko Unibertsitatean Europar Zuzenbide eta Teoria Politikoaren irakaslea, pasa den irailaren 18an izandako Eskoziako erreferendumaren inguruko ikuspegia eman du eta beste aldetik Martin Aranburuk, politologoa eta (Cat-Dem) Fundazio Katalandar eta Demokrataren Ikasketa eta Formakuntza arduraduna, Katalunian abenduaren 9an egindako galdeketa politikoa aztertu du.

Ondotik Luis Mendizabal kazetariak, Pello Urizar (EA), Karmelo Landa (Sortu), Rebeka Ubera (Aralar) eta Asier Vegak (Alternatiba) parte hartu duten eztabaida gidatu du.

Continuar leyendo »

dic 7, 2014

Hitzaldia

1417910235403‘Eskoziako galdeketaren irakaspenak’
Stephen Noon (Yes Scotland)

Alkartasuna Fundazioak antolaturik, Yes Scotland kanpainiakoburu Stephen Noon-en hitzaldia izan da eta Eskozian izan zen independentziaren inguruko galdeketa izan du hizpide. Noon baietzaren aldeko kanpainako estrategia burua izan zen eta eskaini duen hitzaldia Eskoziako galdeketaren irakaspenakizango du izenburu.

Aurkezpena: Lorena Lopez de Lacalle / Alkartasuna Fundazioko lehendakari ordea ta Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politika idazkari

Zarautz 2014/12/11

videoBideoa

 

 

nov 12, 2014

Mahai ingurua

‘Autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruan Euskal Herriko sindikatuen eragina’

Eredu sozioekonomiko propio baten alde. Gizarte Eskubideen Gutuna.

ArgazkiArgazki 4

Bilbo. 2014/11/26

Alkartasuna Fundazioak hainbat ordezkari sindikal bilduko ditu mahai-inguru batean, Euskal Herriak bere etorkizunari buruz askatasun osoz erabakitzeko (eta, ildo horretan, eredu sozial eta ekonomiko propio baten bidez gizarte zuzenago bat eraikitzeko) duen Eskubidearen aldeko gizarte-mobilizazioan sindikatuek bete beharreko zereginari buruz hitz egiteko.

videoBideoa           audio iconoElkarrizketa Edurne Gumuziorekin irratian (Radio Popular/Herri Irratia 2014-11-26)

Parte-hartzaileak:

- Xabier Anza / ELAko prestakuntza-idazkaria eta Robles Arangiz Fundazioko arduraduna
- Jagoba Zulueta / LABeko prestakuntza-idazkaria eta Ipar Hegoa Fundazioko kidea
- Ana Perez / STEE-EILASeko Zuzendaritza Batzordeko kidea

Koordinatzailea ta moderatzailea: Edurne Gumuzio. Alkartasuna Fundazioko ikasketa-arduraduna eta Eusko Alkartasunako Erregimen Juridiko, Ikasketa eta Formakuntzako idazkaria.

Fernando Ibiltzieta. Alkartasuna Fundazioko lehendakaria

Continuar leyendo »

oct 21, 2014

Hitzaldia

’9N CATALUNYA ERABAKITZEN DU. Herri baten irakaspenak’

Martin Aranburu politologoak eta Diputatuen Kongresuko kide Rafa Larreinak Kataluniako kontsultaren gakoak azaldu dituzte Alkartasuna Fundazioak Iruñean antolatu duen mahai-inguru batean

Urriaren 30ean

videoBideoavideoElkarrizketak

9N-argazkia-1Katalunian datorren azaroaren 9an egingo den kontsultaren gakoak, prozesu subiranistan izango dituen ondorioak, eta Kataluniako gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea baliatzeko eman duen mobilizazio eta parte-hartze demokratikoaren adibidea dira, politologoa eta Fundazio Katalanista eta Demokrataren (CatDem) Ikasketen eta Prestakuntzaren arduraduna den Martin Aranburuk eta Espainiako Kongresuan Amaiurren diputatua den Rafa Larreinak Alkartasuna Fundazioak antolatu duen ’9-N CATALUNYA ERABAKITZEN DU. Herri baten irakaspenak’ izenburuko mahai-inguruan azaldu zuten gaietako batzuk.

Continuar leyendo »

Páginas:123»