Giza eskubideak

Alkartasuna Fundazioa ‘El Caso Freytter’ dokumentalaren aurkezpenean izan da

‘Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak’  nazioarteko jaialdietara eramango du paramilitarrek bahitu, torturatu eta hil zuten Kolonbiako abokatu eta unibertsitateko irakaslearen filma

FR2FR1

Bilbo. 2023/09/22

Freytteren izena daraman elkarteak, ‘El Caso Freytter’ dokumentala ekoitzi du, Euskal Herriko zenbait administrazio, partikular eta gizarte-erakundek finantzatua.

Filmak paramilitarrek Kolonbiako buruzagi komunitarioen, akademiko kritikoen, sindikalisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurka eragindako indarkeria analizatzen du.

Continuar leyendo »

Forum Subiranista

Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Euskal Herriko, Països Catalans, Galizia eta Kanarietako, politika, sindikatu, eta kultura-arloetako fundazio eta elkarteekin batera, ezkerreko subiranotasunaren prestakuntza-erronkei buruzko eztabaidan

Bartzelona. 2023/09/09-10

Era berean, nazioarteko elkartasunaren arloan, Herrien Eskubide Kolektiboen Deklarazio Unibertsalaren 25. urteurrena ospatzeko Ciemenek antolatutako ekitaldian izan gara.

Ciemen Declaració 20230923 FS 20230910 Ciemen coloquio 20230910

Euskera

Alkartasuna Fundazioak bat egiten du #AldatuGidoia kanpainarekin

2023/09/07

Kultura eta ikus-entzunezko politikak errotik aldatzeko eta euskarari bere lekua emateko garaia da.

Aldatu Gidoia euskararen alde!
Euskara zabaltzea nahi baldin badugu, euskarazko, euskaratik eta euskarara zuzendua egongo den telebista eta irratia ezinbesteko zaigulako!. Iria Epalza / Alkartasuna Fundazioa

F5vBdiYX0AAy3uU  Iria Epalza Aldatu Gidoia 2023-09-22

Subiranotasuna eta hizkuntza eskubideak

Subiranotasunaren eta euskararen defentsa, Eusko Alkartasunaren 37. urteurrenean ere egindako aldarrikapenak

Gasteiz 2023/09/04

Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioko presidenteak, eta Xebe Txoperena, Nafarroako parlamentariak, Europako erakundeetan hizkuntza-eskubideen erabateko erabilera aldarrikatu eta Nafarroan zonifikazioarekin bukatzea eskatu zuten.

Era berean, Idurre Bideguren senatariak eta Lore Martinez Axpe, euskal parlamentariak, Euskal Herriko subiranotasuna gauzatzeko lurralde-ereduari eta nazioaniztasunari buruzko eztabaidari ekiteko unea dela adierazi zuten.

Bideoak:

Lorena Lopez de Lacalle 20230904Xebe Txoperena 20230904Idurre Bideguren 20230904Lore Martinez Axpe 20230904

 

Forum Subiranista

2023-2024 hauteskunde zikloaren analisia izan da Forum Subiranistaren eztabaidagai nagusia ekainaren 30tik uztailaren 1era arte Kanarietan egin duen bileran

Alkartasuna Fundazioak ezker subiranistako 20 fundazio eta elkarte biltzen dituen foro honen topaketan parte hartu du

2023/07/03

FS 01-07-2023Ekainaren 30ean, ostirala, Forum Subiranista Kanariar Uharteetan aurkeztu dela eta, ezkerreko indar subiranisten arteko hausnarketa gune eta topagune honek, Alkartasuna Fundazioa foro honen sortzaileetako bat delarik, udal, autonomiko eta hauteskunde orokorren ostean irekitzen den hauteskunde ziklo berriaren testuinguru politikoari buruz eztabaidatu du.

Jardunaldiak ostiralean hasi dira, ‘Centro de Estudios Sociales Franchy Roca’n Las Palmaseko, Floren Aoiz lehendakariordeak, Luci Rodriguez Kanariar Uharteetako Intersindikalaren koordinatzaileak eta Vicente Quintana Ahora Canariaseko Koordinatzaile Nazionalak egin duten foroaren aurkezpenarekin. Horrela, Kanariar Uharteetako subiranismo ezkertiarrarak nazio eraikuntzan eta uharteen bizi-baldintzak hobetzeko dituen aldarrikapenak jakin ahal izan dugu.

Continuar leyendo »

Europar think tank

Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation think tank europarraren batzarrean parte hartu du

Brusela. 2023/06/24

CF 24-06-2023Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Balear Uharteak, Valentzia, Gales, Korsika, Sardinia, Bretainia, Okzitania, Mazedonia, Transilvania eta Kurdistango hamazazpi fundazio eta elkarteren ordezkaritzok Coppieters Foundation fundazioaren batzar nagusian parte hartu dugu ekainaren 24an.

Bileran, 2020an izendatutako zuzendaritza berritu da, eta europar think tank-aren plan estrategikoak eta lan-planak jorratu dira. Plan horien helburua Estaturik gabeko herrien eta nazioen autodeterminazioa, kultura-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna defendatzea, eta Europan giza eskubide indibidualak eta kolektiboak babestea da.

Anwen Elias doktoreak, Aberystwyth Unibertsitateko politologoak, ‘Gutxiengoen eskubideen babesa eta autodeterminazio-eskubidea Nazio Batuetan’ dokumentua aurkeztu zuen eztabaidarako.

Agur eta ohore

Philippe Duluc gure lankide eta patronatuko kidea hil da

Philippe DulucAbertzale konprometitua, Ipar Euskal Herriko militante zintzoa, Fundazioko kidea, pertsona paregabea, laguna. Mila esker ikuspegi eta kontzientzia sozialarekin egin duzun lanarengatik. Egun handirarte!

1964/07/26 – 2023/03/05

www.berria.eus/albisteak/225147/philippe-duluc-zendu-da-eh-baiko-kidea.htm

www.naiz.eus/es/info/noticia/20230306/fallece-el-militante-abertzale-philippe-duluc

www.mediabask.eus/es/info_mbsk/20230306/philippe-duluc-est-decede

https://es.dayfr.com/noticias/24012.html 

Memoria historikoa

Itsas Gudari Eguna

Bermeo 2023/03/05

BIDEOBideoak

Bermeoko Antzokia Itsas Gudari Eguna 20230305 EB IGE 2023
Omenaldia. Matxitxakoko Guda eskulturan. Itsas Gudari Eguna 2023 talde Itsas Gudari Eguna 2023

Continuar leyendo »

Memoria historikoa

AF Itsas Gudari Eguna 2023Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkatasunak faxismoaren aurrean demokrazia defendatu zuten itsas armadako gudariak omenduko ditu

Martxoaren 5ean, Matxitxakoko batailaren 86. urteurrena dela eta, Itsas Gudari Eguna ospatuko da Bermeon, gerra itsas armada frankistaren aurrean Euskal Herriaren demokraziaren eta subiranotasunaren alde askatasuna eta bizitza eman zuten arrantzale eta merkataritzako marinelen omenez.

Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak bi ekitaldi antolatu dituzte oroitzapenezko jardunaldian. Hasteko lore-eskaintza egingo da Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren aurrean, Kontxi Gabantxo Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) lehendakari ohiak hartuko du hitza. Ondoren, ekitaldia egingo da Bermeoko Antzokian. Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusia Eba Blancok, merkataritza ontziterako kapitaina, idazlea eta hogeita hamar urte luzez Arrantzal Museoko zuzendaria izandako Aingeru Astuik, bi legegintzalditan Bermeoko alkatea izandako eta gaur egun Eusko Legebiltzarrak madrilen senatari hautatua den Idurre Bidegurenek eta Bermeoko alkatetzarako hautagaia eta egun EH Bilduko zinegotzia den Asier Larraurik parte hartuko dute bertan.

 

Forum Subiranista

Ezkertiar subiranotasunaren aldeko 25 erakunde politiko eta sindikal bildu gara Forum Subiranistako 2023-2025 lan-plana eztabaidatzeko

FS 04-12-2022

2022-12-03/04

Sevillan, “por una Andalucía, libre, soberana y dueña de su destino” baten aldeko manifestazioaren alde, eta Forumean subiranismo eraldatzailearen lankidetzarako estrategiak, prestakuntza eta baterako jardueren agenda adosteko helburuarekin

 

Eskola Subiranista

Ezkerreko hogei elkarte subiranistek subiranismo demokratikoak eskuin muturreko goraldiaren, digitalizazioaren eta trantsizio energetikoaren aurrean dituen erronkei buruz eztabaidatu dute

Lorena Lopez de Lacalle Alkartasuna Fundazioak, Eusko Alkartasunak eta Gazte Abertzaleakek bidali duten ordezkaritzaren buru izan da

Santiago de Compostela (Unibertsitateko Campus eta Festigal gunea). 2022/07/23-25

Escuela Soberanista 2022Estatuko mugimendu subiranista ezkertiarren elkarte eta fundazio politiko, sindikal eta kulturaletako ordezkariok, Galiziako Aberri Eguna dela eta, Compostelako Donejakuen ospatu den hirugarren Eskola Subiranistan parte hartu dugu. Europan eskuin muturraren hazkundeak demokraziaren aurka suposatzen duen erasoari buruz, fake news-en erabilerari buruz eta teknologia berrien bidezko espioitza masiboari buruz eztabaidatu eta hausnartu dugu. Digitalizazioak lan-eremuan dituen ondorioak, krisi globala eta konpondu gabeko nazioarteko gatazken egoera, hala nola Palestina, Sahara eta Kurdistan, izan ditugu hizpide ere.

Jardunaldi hauek Forum Soberanistak, Coppieters Foundation-ak eta Ciemenek Galiziako Galiza Sempre, Moncho Reboiras eta Terra e Tempo fundazioekin batera antolatu dituzte Compostelako Donejakueko unibertsitateko kanpusean. Hiru egun hauetan zehar, nazioarteko hogeita hamar hizlari inguru egon dira eta lantaldeetan ehun bat pertsonek izena eman dute.

:: EGITARAUA

Continuar leyendo »

Forum Subiranista

Forum Suberanistako erakundeek ezkerreko subiranismoen agenda demokratizatzaile partekatua sustatzen dute, estaturik gabeko herri eta nazioen eskubide politikoen defentsarako eta eraldaketa sozialerako

52124952667_956a894216_bIruñea. 2022/06/3-5

Krisi global, estruktural eta eskubide sozial eta askatasun zibilen murrizketen aurrean, Euskal Herriko, Països Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanariar Uharteetako hogei bat erakunde politiko, sindikal eta kultural subiranista bildu gara Iruñean, nazio aniztasunaren, herrien autodeterminazioaren, eleaniztasunaren, feminismoaren, ekologiaren eta garapen ekonomiko jasangarri baten garapenaren alde konplizitateak ehuntzen jarraitzeko  eta babesak sustatzeko.

Continuar leyendo »

European Free Alliance, Coppieters Foundation, EFA Youth General Assemblies

Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioko presidentea, berriro hautatua, aho batez, European Free Alliance-ko (Europako Aliantza Librea) buru gisa

Eusko Alkartasunako, Alkartasuna Fundazioako eta Gazte Abertzaleakeko ordezkariek EFA (ALE), Coppieters Foundation eta EFA Youth erakundeen Batzar Nagusietan parte hartu dute, eta Aniztasunaren eta Inklusioaren Europa aldarrikatu dute, migratzaileen eskubideak defendatzeko mozio baten bidez

2022/05/17

auditorio 14-05-2022 18 fundazio eta elkarteetako, 49 alderdi politikoetako eta Europako 31 gazte-erakundeetako ordezkariak bildu gara maiatzaren 11tik 14ra Kanaria Handiko Las Palmasen, giza eskubideen, demokraziaren, hizkuntza eta kultura aniztasunaren, berdintasunaren, jasangarritasunaren eta estaturik gabeko herri eta nazioen autodeterminazioaren  defentsan konprometitutako Europa baten alde lan egiteko eta eztabaidatzeko.

Fundazioko presidentea eta Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politikako Idazkaria den Lorena Lopez de Lacalle hautatu dute berriro European Free Alliance-ko (Europako Aliantza Librea) buru. Berarekin batera Jordi Solé (ERC) idazkari nagusia bezala egongo da, 15 kideko Bureau batean, hiru urteko agintaldi baterako.

Bere hitzaldian, Lorena Lopez de Lacallek gizarte zibila entzutearen alde egin zuen, prozesu parte-hartzaileak, erabakitzeko eskubidearen errespetua eta nazioarteko elkartasuna sustatuz.

Continuar leyendo »

Itsas gudari eguna

KARTELA-Itsas-Gudari-Eguna-2022Matxitxakoko itsas batailaren 85 Urteurrena. Itsas gudariei omenaldia

2022/03/06

video Lore eskaintza Nestor Basterretxearen eskulturan “Matxitxakoko guda”

Parte hartzaileak:

- Kontxi Gabantxo / Udalerri euskaldunen mankomunitatea presidente ohia

- Eba Blanco / EAko idazkari nagusia.

Gogoan ditugu Kantauriko uretan gure askatasunaren alde borrokan euren bizitza utzi zutenak. Gogoan ditugu faxismoaren aurka borrokatu ziren gudariak, baita gure lurraldea utzi behar izan zuten erbesteratuak ere. Gogoan ditugu jazarriak izan ziren guztiak, diktadurak zapaldu eta hil zituenak”.

videoEba Blanco. 2002-03-06 Bermeo

Continuar leyendo »

Subiranotasun Gatazkak

Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian aurkeztekoa den Subiranotasun-gatazkak konpontzeko oinarrien dokumentua aukeztu da

Eusko Ikaskuntzaren eta Institut d ‘Estudis Catalans-en lankidetzako ekimenan parte hartzen du Alkartasuna Fundazioak

2022/03/21

Jon Inarritu, Pernando Barrena, Lorena Lopez de Lacalle, Francois Alfonsi

Europar Batasuna subiranotasun-gatazken aurrean: argitasun-esparru baterantz” jardunaldian, Eusko Ikaskuntzak eta Institut d ‘Estudis Catalans-ek subiranotasuneko lurralde-gatazkei erantzun demokratikoa emateko oinarrien dokumentuaren azken bertsioa aurkeztu dute, Europako Parlamentuak, EBko Kontseiluak eta Europako Batzordeak sustatutako Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian aurkezteko asmoz.

Lorena Lopez de Lacallek, European Free Alliance eta Alkartasuna Fundazioko presidenteak, Donostiako Miramar Jauregian egindako jardunaldian parte hartu du, GUE/ENGL (The Left in the European Parliament) eta RE (Renew Europe) Europako talde parlamentarioekin, aditu talde batekin eta gizarte zibilaren ekarpenak jasotzeko lan-taldeekin.

Hezkuntza

Hezkuntza sistema eta hizkuntza murgiltze ereduak aztertu dituzte EAk, Alkartasuna Fundazioak eta European Free Alliance-k antolatutako webinarrean

2022/01/28

Bideoa

Urtarrilako 28an ospatu zen Eusko Alkartasunak, Alkartasuna Fundazioak eta Europako Aliantza Libreak antolatutako webinarra “Hezkuntza inklusiboa eta murgiltze ereduak Europan” aztertzeko. Gaurkotasunik handieneko gai honi buruzko saioa hiru mahai-ingurutan banatu zen.

Lehenengoan, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak, Eba Blancok, hezkuntza-sistemaren egungo egoera aztertu zuen. Ildo horretan, euskal hezkuntza-sistemak dituen eta gainditu behar dituen gabeziak lau direla adierazi zuen: politika inklusiboetan sakondu beharra, murgiltzean oinarritutako ereduaren beharra, behin-behinekotasun-tasa errotik moztu behar izatea, eta jaiotza-tasaren jaitsiera ikasgeletako ratioak jaitsi eta irakaskuntzan kalitatea irabazteko aukeratzat hartu beharko litzatekeela.

“Eusko Alkartasuna prest dago gainerako eragile politiko eta sozialekin herri honetako irakaskuntza sistema hobetzeko akordiora iristeko” azaldu zuen. Joan den irailean, EH Bilduk proposamen bat atera zuen, orain militantzia eztabaidatzen ari dena eta akordio sendo eta iraunkorrak lortzeko oinarri zabala eskaintzen duena. “Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren asmoak benetakoak badira, gu hor egongo gara, akordio bat lortzeko borondate osoz, egia da, baina negoziatuko den edukiaren arabera. Horrela, gure ustez, euskal eskola publikoak izan beharko luke lortu behar dugun akordio horren ardatz egituratzailea”, azpimarratu zuen Eba Blancok.

Continuar leyendo »

Páginas:12345»