Memoria historikoa

ITSAS GUDARI EGUNA 2024_KARTELAItsas Gudari Eguna. Matxitxakoko batailaren 87. urteurrena

Datorren igandean, martxoak 3, Itsas Gudari Eguna ospatuko dugu Bermeon.

11:00etan lore eskaintza eta ikurrinaren igoera egingo dira Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren inguruan.

12:15ean, Bermeoko Kafe Antzokian, Bizkaiko EAko koordinatzaile Rakel Goñik parte hartuko du.

Ondoren ‘herrigintzatik naziogintzara’ mahaingurua antolatu dugu hurrengo hizlariekin: Nadia Nemeh (Bermeoko alkatea), Idurre Bideguren (Bermeoko alkate ohia eta senataria) eta Naiara Fernández Madariaga (Bermeoko zinegotzi ohia eta Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia). Moderatzailea: Meritxell Elgezabal / Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkide ohia.

Prestakuntza

Neuropolitika

Zer da garrantzitsuena politikan? Hauteskunde-kanpainak hautestontzietan irabazten dira?

Psikologia politikoari buruzko prestakuntza tailerraren saio berri bat egiten dugu Mikel Oraa kazetariarekin Donostiako Alde Zaharreko Alkartetxean.

Donostia. 2024/02/17

Neuropoltika Donostia 17-02-2024 Oraa 1 Donostia 20240217

Eskola Subiranista

Burujabetza eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozial baterako

Eusko Alkartasuna, Gazte Abertzaleak eta Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza batek ezkerreko subiranistekin eta klima-larrialdian eta mugikortasunean adituak direnekin ‘Burujabetza eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozial baterako’ topaketetan parte hartuko du asteburu honetan. Antolatzaileak: Fundacions Darder-Mascaró, Coppieters Foundation, Ciemen.

Mallorca 2023/12/1-3

VEscuelaSoberanista2023Talde AF-GA-EH-EA ES-PM 2023-12-03ES 2023-12-02 PM-1ES 2023-12-01 PM

Prestakuntza

Neuropolitika

Zer da politika? ¿Qué es lo que más le importa a la gente? ¿Cómo nos condicionan los sesgos cognitivos? Nola kudeatu gure emozioak jarduera politikoan?

Kudeaketa emozionalak esparru politikoan duen garrantzia aztertzen dugu Mikel Oraa kazetariarekin. Pertsona jasangarririk gabe ezin da mundu jasangarririk egon.

2023/11/04 Bilbon eta 2023/12/16 Gasteizen

Giza eskubideak

Alkartasuna Fundazioa ‘El Caso Freytter’ dokumentalaren aurkezpenean izan da

‘Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak’  nazioarteko jaialdietara eramango du paramilitarrek bahitu, torturatu eta hil zuten Kolonbiako abokatu eta unibertsitateko irakaslearen filma

FR2FR1

Bilbo. 2023/09/22

Freytteren izena daraman elkarteak, ‘El Caso Freytter’ dokumentala ekoitzi du, Euskal Herriko zenbait administrazio, partikular eta gizarte-erakundek finantzatua.

Filmak paramilitarrek Kolonbiako buruzagi komunitarioen, akademiko kritikoen, sindikalisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurka eragindako indarkeria analizatzen du.

Continuar leyendo »

Forum Subiranista

Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Euskal Herriko, Països Catalans, Galizia eta Kanarietako, politika, sindikatu, eta kultura-arloetako fundazio eta elkarteekin batera, ezkerreko subiranotasunaren prestakuntza-erronkei buruzko eztabaidan

Bartzelona. 2023/09/09-10

Era berean, nazioarteko elkartasunaren arloan, Herrien Eskubide Kolektiboen Deklarazio Unibertsalaren 25. urteurrena ospatzeko Ciemenek antolatutako ekitaldian izan gara.

Ciemen Declaració 20230923 FS 20230910 Ciemen coloquio 20230910

Euskera

Alkartasuna Fundazioak bat egiten du #AldatuGidoia kanpainarekin

2023/09/07

Kultura eta ikus-entzunezko politikak errotik aldatzeko eta euskarari bere lekua emateko garaia da.

Aldatu Gidoia euskararen alde!
Euskara zabaltzea nahi baldin badugu, euskarazko, euskaratik eta euskarara zuzendua egongo den telebista eta irratia ezinbesteko zaigulako!. Iria Epalza / Alkartasuna Fundazioa

F5vBdiYX0AAy3uU  Iria Epalza Aldatu Gidoia 2023-09-22

Subiranotasuna eta hizkuntza eskubideak

Subiranotasunaren eta euskararen defentsa, Eusko Alkartasunaren 37. urteurrenean ere egindako aldarrikapenak

Gasteiz 2023/09/04

Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioko presidenteak, eta Xebe Txoperena, Nafarroako parlamentariak, Europako erakundeetan hizkuntza-eskubideen erabateko erabilera aldarrikatu eta Nafarroan zonifikazioarekin bukatzea eskatu zuten.

Era berean, Idurre Bideguren senatariak eta Lore Martinez Axpe, euskal parlamentariak, Euskal Herriko subiranotasuna gauzatzeko lurralde-ereduari eta nazioaniztasunari buruzko eztabaidari ekiteko unea dela adierazi zuten.

Bideoak:

Lorena Lopez de Lacalle 20230904Xebe Txoperena 20230904Idurre Bideguren 20230904Lore Martinez Axpe 20230904

 

Forum Subiranista

2023-2024 hauteskunde zikloaren analisia izan da Forum Subiranistaren eztabaidagai nagusia ekainaren 30tik uztailaren 1era arte Kanarietan egin duen bileran

Alkartasuna Fundazioak ezker subiranistako 20 fundazio eta elkarte biltzen dituen foro honen topaketan parte hartu du

2023/07/03

FS 01-07-2023Ekainaren 30ean, ostirala, Forum Subiranista Kanariar Uharteetan aurkeztu dela eta, ezkerreko indar subiranisten arteko hausnarketa gune eta topagune honek, Alkartasuna Fundazioa foro honen sortzaileetako bat delarik, udal, autonomiko eta hauteskunde orokorren ostean irekitzen den hauteskunde ziklo berriaren testuinguru politikoari buruz eztabaidatu du.

Jardunaldiak ostiralean hasi dira, ‘Centro de Estudios Sociales Franchy Roca’n Las Palmaseko, Floren Aoiz lehendakariordeak, Luci Rodriguez Kanariar Uharteetako Intersindikalaren koordinatzaileak eta Vicente Quintana Ahora Canariaseko Koordinatzaile Nazionalak egin duten foroaren aurkezpenarekin. Horrela, Kanariar Uharteetako subiranismo ezkertiarrarak nazio eraikuntzan eta uharteen bizi-baldintzak hobetzeko dituen aldarrikapenak jakin ahal izan dugu.

Continuar leyendo »

Europar think tank

Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation think tank europarraren batzarrean parte hartu du

Brusela. 2023/06/24

CF 24-06-2023Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Balear Uharteak, Valentzia, Gales, Korsika, Sardinia, Bretainia, Okzitania, Mazedonia, Transilvania eta Kurdistango hamazazpi fundazio eta elkarteren ordezkaritzok Coppieters Foundation fundazioaren batzar nagusian parte hartu dugu ekainaren 24an.

Bileran, 2020an izendatutako zuzendaritza berritu da, eta europar think tank-aren plan estrategikoak eta lan-planak jorratu dira. Plan horien helburua Estaturik gabeko herrien eta nazioen autodeterminazioa, kultura-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna defendatzea, eta Europan giza eskubide indibidualak eta kolektiboak babestea da.

Anwen Elias doktoreak, Aberystwyth Unibertsitateko politologoak, ‘Gutxiengoen eskubideen babesa eta autodeterminazio-eskubidea Nazio Batuetan’ dokumentua aurkeztu zuen eztabaidarako.

Páginas:12345678»