Aldatu Gidoia euskararen alde!

Aldatu Gidoia 2024-05-18Euskara, kultura, ikus-entzunezko ekoizpen, sindikalismo eta hezkuntza munduko hainbat kolektibok bat egin dugu ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ kanpainarekin

Guk euskaradun gizartea behar dugu euskaldun bezala existitzen jarraitzeko!

Maiatzaren 18an, Gasteizen, hogeita hamar gizarte-eragilek baino gehiagok Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu kultura eta euskarazko sortzaileak EiTBrentzat lehentasunezkoak izatea.

Think tank

Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation -Ideas for Europe- erakundearen Batzar Nagusian parte hartu du

2024/03/07. Brusela

Europako fundazio politiko eta kulturalak bildu gara Europa bidezkoagoa, eta solidarioagoa sortzen lagunduko duten herrien eskubide kolektiboei buruzko proposamenak eta proiektuak partekatzeko.

Autodeterminazioari, gutxiengoen eskubideei, hizkuntza eskubideei eta justizia sozialari buruzko urteko lan-planaren onarpena izan da batzarraren ardatza. Gainera, European Free Alliancek (EFA) martxoaren 8an Europan feminismoa bultzatzeko antolatutako eztabaida publikoan parte hartu dugu.

AG CF 07032024 Brussels AG Coppieters 2024-03-07

Subiranismo

Forum Subiranistaren osoko bilkura

FSEzkerreko subiranotasunaren elkarte eta fundazio politiko, kultural eta sindikaletako ordezkariek, martxoaren 2an, larunbata, egindako topaketa birtual batean, 2024an Estatuko herrien hizkuntza-eskubideen aldeko proiektu bateratuen garapena aztertu genuen.

Urtean zehar Estatuaren errealitate plurinazionalaren kudeaketa demokratikoa, antifaxismoa eta kulturaren eta hizkuntzen eginkizun kohesionatzailea azpimarratuko dira.

 

Itsas Gudari Eguna

ITSAS GUDARI EGUNA 2024_KARTELA‘Herrigintzatik naziogintzara’

Martxoaren 3an, igandea, Alkartasunak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatu dugu Bermeon, Matxitxakoko batailaren 87. urteurrena dela eta.

11:00etan lore eskaintza eta ikurrinaren igoera egin ziren Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren inguruan.

12:15ean, Bermeoko Kafe Antzokian, Bizkaiko EAko koordinatzaile Rakel Goñik parte hartu zuen.

‘Herrigintzatik naziogintzara’ mahaingurua.
Antifaxismoa, burujabetza, eskubideak eta askatasunak, kultura, garapen iraunkorra, Urdaibai: Nadia Nemeh (Bermeoko alkatea), Idurre Bideguren (Bermeoko alkate ohia eta senataria) eta Naiara Fernández Madariaga (Bermeoko zinegotzi ohia eta Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia). Moderatzailea: Meritxell Elgezabal / Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkide ohia.

videoBideoak

Itsas Gudari Eguna 2024. Oizmendi Telebista erreportajea Palestinarrekiko elkartasuna
Josu Unanue in memoriam 'Herrigintzatik naziogintzara’ mahaingurua

Prestakuntza

Neuropolitika

Zer da garrantzitsuena politikan? Hauteskunde-kanpainak hautestontzietan irabazten dira? Joera kognitiboak, aurreiritzi soziokulturalak eta desinformazioa. Emozioen kudeaketa komunikazio politikoan.

Psikologia politikoari buruzko prestakuntza tailerraren saio berri bat egiten dugu Mikel Oraa kazetariarekin Donostiako Alde Zaharreko Alkartetxean.

Donostia. 2024/02/17

Neuropoltika Donostia 17-02-2024 Oraa 1 Donostia 20240217

Eskola Subiranista

Burujabetza eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozial baterako

Eusko Alkartasuna, Gazte Abertzaleak eta Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza batek ezkerreko subiranistekin eta klima-larrialdian eta mugikortasunean adituak direnekin ‘Burujabetza eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozial baterako’ topaketetan parte hartuko du asteburu honetan. Antolatzaileak: Fundacions Darder-Mascaró, Coppieters Foundation, Ciemen.

Mallorca 2023/12/1-3

VEscuelaSoberanista2023Talde AF-GA-EH-EA ES-PM 2023-12-03ES 2023-12-02 PM-1ES 2023-12-01 PM

Prestakuntza

Neuropolitika

Zer da politika? ¿Qué es lo que más le importa a la gente? ¿Cómo nos condicionan los sesgos cognitivos? Nola kudeatu gure emozioak jarduera politikoan?

Kudeaketa emozionalak esparru politikoan duen garrantzia aztertzen dugu Mikel Oraa kazetariarekin. Pertsona jasangarririk gabe ezin da mundu jasangarririk egon.

2023/11/04 Bilbon eta 2023/12/16 Gasteizen

Giza eskubideak

Alkartasuna Fundazioa ‘El Caso Freytter’ dokumentalaren aurkezpenean izan da

‘Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak’  nazioarteko jaialdietara eramango du paramilitarrek bahitu, torturatu eta hil zuten Kolonbiako abokatu eta unibertsitateko irakaslearen filma

FR2FR1

Bilbo. 2023/09/22

Freytteren izena daraman elkarteak, ‘El Caso Freytter’ dokumentala ekoitzi du, Euskal Herriko zenbait administrazio, partikular eta gizarte-erakundek finantzatua.

Filmak paramilitarrek Kolonbiako buruzagi komunitarioen, akademiko kritikoen, sindikalisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurka eragindako indarkeria analizatzen du.

Continuar leyendo »

Forum Subiranista

Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Euskal Herriko, Països Catalans, Galizia eta Kanarietako, politika, sindikatu, eta kultura-arloetako fundazio eta elkarteekin batera, ezkerreko subiranotasunaren prestakuntza-erronkei buruzko eztabaidan

Bartzelona. 2023/09/09-10

Era berean, nazioarteko elkartasunaren arloan, Herrien Eskubide Kolektiboen Deklarazio Unibertsalaren 25. urteurrena ospatzeko Ciemenek antolatutako ekitaldian izan gara.

Ciemen Declaració 20230923 FS 20230910 Ciemen coloquio 20230910

Euskera

Alkartasuna Fundazioak bat egiten du #AldatuGidoia kanpainarekin

2023/09/07

Kultura eta ikus-entzunezko politikak errotik aldatzeko eta euskarari bere lekua emateko garaia da.

Aldatu Gidoia euskararen alde!
Euskara zabaltzea nahi baldin badugu, euskarazko, euskaratik eta euskarara zuzendua egongo den telebista eta irratia ezinbesteko zaigulako!. Iria Epalza / Alkartasuna Fundazioa

F5vBdiYX0AAy3uU  Iria Epalza Aldatu Gidoia 2023-09-22

Páginas:12345678»