dic 19, 2014
Comentarios desactivados

Zeanuri Behatokia

ubera-urizar-mendizabal-vegPello Urizar, Karmelo Landa, Rebeka Ubera eta Asier Vegak Eskozia eta Kataluniako galdeketek Euskal Herriari eskaintzen dizkioten ikasgaiak aztertuko dituzte Zeanuri Behatokiaren bigarren edizioan

‘Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak’ izenburupean eta Joxerramon Bengoetxea legelaria, Martin Aranburu politologoa eta Luis Mendizabal kazetariaren parte hartzearekin

Zeanuri. 2014-12-26

videoZeanuri kartela 2014Bideoak:  lehen zatia    bigarren zatia    hirugarren zatia
Bertsolariak /Arkaitz Estiballes ta Beñat Ugartetxea

Aurten Eskozia eta Katalunian garatutako prozesu soberanistek Euskal Herriari eskaintzen dizkioten ikasgai politikoak aztertu eta haien inguruan hausnartzeko asmoz, indar abertzale aurrerakoien ordezkariak Zeanuriko Kultur Etxean bildu dira abenduaren 26an, ‘Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak’ izenburupean Alkartasuna Fundazioak antolatutako mahai-inguruan.

Bi adituek naziotasun bakoitzak eraman duen prozesuaren testuinguruaren sarrera egin dute: Alde batetik Joxerramon Bengoetxeak, Euskal Herriko Unibertsitatean Europar Zuzenbide eta Teoria Politikoaren irakaslea, pasa den irailaren 18an izandako Eskoziako erreferendumaren inguruko ikuspegia eman du eta beste aldetik Martin Aranburuk, politologoa eta (Cat-Dem) Fundazio Katalandar eta Demokrataren Ikasketa eta Formakuntza arduraduna, Katalunian abenduaren 9an egindako galdeketa politikoa aztertu du.

Ondotik Luis Mendizabal kazetariak, Pello Urizar (EA), Karmelo Landa (Sortu), Rebeka Ubera (Aralar) eta Asier Vegak (Alternatiba) parte hartu duten eztabaida gidatu du.

bertsolariakEkitaldi honekin Alkartasuna Fundazioak Zeanuri Behatokiaren bigarren edizioa ospatuko du. Justizia soziala, jasangarritasuna eta guztiontzat giza eskubideen helburu demokratikoen bitartez zuzentzen den Gobernu baten bidez, Euskal Herria independente bat eraikitzeko behar diren politikei buruz hausnarketa egitea du helburu urtero ezker abertzaleko ordezkariak biltzen dituen debate foro honek. Behatokia Sabin Intxaurragaren omenez sortu zen, ezker abertzalearen batasun prozesuaren bultzatzaileetako bat, bere heriotza gertatu, 2010eko abenduaren 27an, eta hilabete gutxira Bildurekin burutu zena. Sabin Intxaurraga Eusko Alkartasunako militante nabaria, Zeanuriko alkate eta Gasteizen parlamentari izan zen 15 urtez (1986-2001). Gobernu Kontseilaria 1998-2005 urteen artean eta etapa ezberdinetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa, Ingurumena eta Lurralde Antolakuntza sailetako buru izan zena.

 

 

 

 

 



Los comentarios están cerrados.