Forum Subiranista
Forum Suberanistako erakundeek ezkerreko subiranismoen agenda demokratizatzaile partekatua sustatzen dute, estaturik gabeko herri eta nazioen eskubide politikoen defentsarako eta eraldaketa sozialerako
Iruñea. 2022/06/3-5
Krisi global, estruktural eta eskubide sozial eta askatasun zibilen murrizketen aurrean, Euskal Herriko, Països Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanariar Uharteetako hogei bat erakunde politiko, sindikal eta kultural subiranista bildu gara Iruñean, nazio aniztasunaren, herrien autodeterminazioaren, eleaniztasunaren, feminismoaren, ekologiaren eta garapen ekonomiko jasangarri baten garapenaren alde konplizitateak ehuntzen jarraitzeko eta babesak sustatzeko.
Katakrak kultur gunean egindako topaketari esker, mugimendu subiranistentzako eszenatokiak aztertu ahal izan ziren munduko eta Estatuko krisiaren aurrean. Batetik, “Ezkerreko subiranismoak, XXI. mendeko proiektua” solasaldian, Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuarekin, David Fernandez kazetariarekin, Olalla Rodil BNGko legebiltzarkidearekin eta Gemma Ubasart politologoarekin.
Eta bestetik, Forum Suberanista osatzen duten fundazio eta elkarteetako ordezkarien arteko eztabaidarekin: Ciemen, Iratzar, Ipar Hegoa, Manu Robles-Arangiz, Alternatiba, Alkartasuna Fundazioa, Galiza Sempre, Terra o Tempo, Fundación Moncho Reboiras, Obradoiro de Ideas Lancara, Fundació Josep Irla, Fundación por los derechos colectivos de los pueblos/Confederació Intersindical, Centre documental de la Memoria de los Països Catalans, Centre de documenació Serra y Puig, L’Alternativa, Institut Soberanies, Fundacions Darder-Mascaró, Mes per Menorca, Grupo de Estudios Diaz del Moral, Betiko, Fundación Nexe, Ahora Canarias eta Intersindical Canaria.
www.youtube.com/watch?v=TtOGyFgqQRM
Subiranotasun Gatazkak
Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian aurkeztekoa den Subiranotasun-gatazkak konpontzeko oinarrien dokumentua aukeztu da
Eusko Ikaskuntzaren eta Institut d ‘Estudis Catalans-en lankidetzako ekimenan parte hartzen du Alkartasuna Fundazioak
2022/03/21
“Europar Batasuna subiranotasun-gatazken aurrean: argitasun-esparru baterantz” jardunaldian, Eusko Ikaskuntzak eta Institut d ‘Estudis Catalans-ek subiranotasuneko lurralde-gatazkei erantzun demokratikoa emateko oinarrien dokumentuaren azken bertsioa aurkeztu dute, Europako Parlamentuak, EBko Kontseiluak eta Europako Batzordeak sustatutako Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian aurkezteko asmoz.
Lorena Lopez de Lacallek, European Free Alliance eta Alkartasuna Fundazioko presidenteak, Donostiako Miramar Jauregian egindako jardunaldian parte hartu du, GUE/ENGL (The Left in the European Parliament) eta RE (Renew Europe) Europako talde parlamentarioekin, aditu talde batekin eta gizarte zibilaren ekarpenak jasotzeko lan-taldeekin.
- Dokumentua: Subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko oinarriak Europako esparruan
- Claves del documento de bases para la resolución de conflictos de soberanía en Europa
Jaume Lopez, Mario Zubiaga, Zelai Nikolas / Proiektuko talde zientifikoko kideak.
Hitzaldia
‘Abertzaleen arteko elkarlana’ zikloa
Euskal Herriaren autodeterminazinoa lortzeko abertzaleen arteko lankidetza. Lortu arte’ Akordiotik, ‘Gernikako akordioa’, ‘Bildu’ren jaiotza, ‘Euskal Herria Bildu’ arte.
Hizlariak:
Pello Urizar. EAko idazkari nagusi ohia.
Rebeka Ubera. Aralarreko idazkari nagusi ohia
Martin Garitano. Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia.
Aurkezlea:
Meritxell Elgezabal. Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bildu batzarkide.
Links
- Alkartasuna Fundazioa BIGARREN FUNDAZIO politikorik gardenena, antzerako 49 erakunderen gainetik / SEGUNDA FUNDACIÓN política más transparente sobre 49 entidades similares
- Alkartasuna Fundazioaren BIDEO KANALA (Youtuben) / CANAL VIDEO (en Youtube) de Alkartasuna Fundazioa
- Eusko Alkartasuna
- Eusko Alkartasunaren dokumentazio historikoa, Sancho El Sabio Fundazioan gordeta / Documentación histórica de Eusko Alkartasuna depositada en la Fundación Sancho El Sabio
- Gazte Abertzaleak
- Ideas for Europe
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Internal Enlargement of the European Union
- The Ascent of Autonomous Nations @ European Parliament
- Transparencia de fundaciones: Fundación Compromiso y Transparencia