Forum Subiranista
Forum Suberanistako erakundeek ezkerreko subiranismoen agenda demokratizatzaile partekatua sustatzen dute, estaturik gabeko herri eta nazioen eskubide politikoen defentsarako eta eraldaketa sozialerako
Krisi global, estruktural eta eskubide sozial eta askatasun zibilen murrizketen aurrean, Euskal Herriko, Països Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanariar Uharteetako hogei bat erakunde politiko, sindikal eta kultural subiranista bildu gara Iruñean, nazio aniztasunaren, herrien autodeterminazioaren, eleaniztasunaren, feminismoaren, ekologiaren eta garapen ekonomiko jasangarri baten garapenaren alde konplizitateak ehuntzen jarraitzeko eta babesak sustatzeko.
Katakrak kultur gunean egindako topaketari esker, mugimendu subiranistentzako eszenatokiak aztertu ahal izan ziren munduko eta Estatuko krisiaren aurrean. Batetik, “Ezkerreko subiranismoak, XXI. mendeko proiektua” solasaldian, Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuarekin, David Fernandez kazetariarekin, Olalla Rodil BNGko legebiltzarkidearekin eta Gemma Ubasart politologoarekin.
Eta bestetik, Forum Suberanista osatzen duten fundazio eta elkarteetako ordezkarien arteko eztabaidarekin: Ciemen, Iratzar, Ipar Hegoa, Manu Robles-Arangiz, Alternatiba, Alkartasuna Fundazioa, Galiza Sempre, Terra o Tempo, Fundación Moncho Reboiras, Obradoiro de Ideas Lancara, Fundació Josep Irla, Fundación por los derechos colectivos de los pueblos/Confederació Intersindical, Centre documental de la Memoria de los Països Catalans, Centre de documenació Serra y Puig, L’Alternativa, Institut Soberanies, Fundacions Darder-Mascaró, Mes per Menorca, Grupo de Estudios Diaz del Moral, Betiko, Fundación Nexe, Ahora Canarias eta Intersindical Canaria.
www.youtube.com/watch?v=TtOGyFgqQRM
Links
- Alkartasuna Fundazioa BIGARREN FUNDAZIO politikorik gardenena, antzerako 49 erakunderen gainetik / SEGUNDA FUNDACIÓN política más transparente sobre 49 entidades similares
- Alkartasuna Fundazioaren BIDEO KANALA (Youtuben) / CANAL VIDEO (en Youtube) de Alkartasuna Fundazioa
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria
- Eusko Alkartasuna
- Eusko Alkartasunaren dokumentazio historikoa, Sancho El Sabio Fundazioan gordeta / Documentación histórica de Eusko Alkartasuna depositada en la Fundación Sancho El Sabio
- Gazte Abertzaleak
- Ideas for Europe
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Internal Enlargement of the European Union
- The Ascent of Autonomous Nations @ European Parliament