dic 19, 2016

Centre Maurits Coppieters Saria

Centre Maurits Coppieters fundazioak Alex Salmond saritu du lehendabizi ematen diren «Coppieters Awards»etan

Alkartasuna Fundazioa barnebiltzen duen Centre Maurits Coppieters, Europar Aliantza Librearen(ALE)  fundazio politikoak, Alex Salmond aintzat hartu nahi izan du “Eskoziaren etorkizun politikoa erabakitzeko eskoziarrek duten eskubidea defendatzeagatik”.

Bruselan 2016/12/15

Alex Salmond-CMC Sariak 2016Coppieters saria ematerako orduan, aurtengoa lehen sariketa izan da, Herrien Europaren aldeko fundazioek azpimarratu nahi izan dute «independentziarako bide demokratikoan urratsak ematea, eta beste herri batzuei bidea zabaltzea». CMCko kideen ustetan «Salmond jaunak Europar mailan aniztasun kulturala, bakea, demokrazia, elkartasuna eta batasuna adierazten ditu».

Alkartasuna fundazioa CMCren sortzaile eta bultzatzaileetako bat da. Bertako kide Iria Epalza sari emate ekitaldian izan da, baita aurretik antolatu den Centre Maurits Coppieters osatzen duten  Think Thanken arteko bileran ere.

Continuar leyendo »

ago 11, 2016

Alkartasuna Fundazioaren kolaborazioa

“Galdutako Objektuak” izeneko proiektua “Mikel Zabalza Gogoan” Herri Ekimenak bultzatzen du

zabalza cs- 1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu zuen Donostian.

- Biharamunean jakitera ematen da Mikel Zabalza desagertu dela

- Hala, desagertu eta 20 egunera, abenduaren 15ean, Guardia Zibilaren patruila batek Mikel Zabalzaren gorpua aurkitzen du ur azalean flotatzen, egun batzuk lehenago Gurutze Gorriko urpekariek goitik behera miatutako toki batean.

“Galdutako Objektuak” film dokumentalean Mikel Zabalzaren desagerpena eta heriotza aztertuko dira, eta, horrekin batera, demokraziaren garaian Espainiako polizia-etxeetan izandako tortura kasuak.

may 4, 2016

Hitzaldia

Zergatik ez dira agertzen ustelkeriaren kasu gehiago Euskal Herrian?
Ahoztar Zelaieta kazetariak azaltzen du.

Ahoztar Astra 2016-05-10 Kutxabank Ahoztar Zelaieta
bideoa       Hitzaldia Kutxabank:  Euskal Herriaren arpilatzea

ASTRA (Gernika) 2016-05-10.

Ahoztar Zelaieta kazetariak Kutxabankeko pribatizaziori buruzko hitz egin zuen. Nola ondasun publikoa esku pribatuetara pasatu da eta nola galdu duen Euskal Herriak kudeaketa ekonomikoko erreminta bat; Cabieces kasua, ‘fondos buitre’, ‘Sicav’ eta abar.

Kazetaria eta kriminologoa. ‘Egin’, ‘Ardi Beltza’, ‘Tas Tas Irratia’ eta ‘Kalegorria’n lan egin du.

2013an argitaratu zituen “Jóvenes Burukides Bizkainos: “Clientelismo y fontanería”, 2014an “La Casta Vasca”, eta 2015ean “Kutxabank: El saqueo de Euskal Herria”.

Continuar leyendo »

abr 18, 2016

Biografiaren aurkezpena

Gabi Mouesca: “Bizikidetzaren kultura sustatzeko eskuzabaltasuna, errespetua eta gizatasun lehenetsi behar ditugu”

“Gure haurrek hurbil daitezen inoiz gehiago bueltatuko ez diren garaietara” Donostiako bere biografiaren aurkezpenean Lepogogorra/Inquebrantable esan zuen Elkar-Donostian

Donostia 2016-04-19 eta Iruñea 2016-05-10

Mouesca 2 ELKAR Donostia 2016-04-19

Gabi Mouesca ELKAR Iruñean. Ahotsa.info-ren elkarrizketa.

ELKAR Donostian prentsaurrekoaren bideoa

Gabi Mouesca ELKAR Donostian elkarrizketa.

abr 1, 2016

European Free Alliance eta Centre Maurits Coppieters Batzar Orokorra

Europako Aliantza Libreak eta Centre Maurits Coppietersek Ajaccion (Korsika) egingo duten Batzar Orokorrean parte hartuko dute Pello Urizar, Lorena Lopez de Lacalle eta Edurne Gumuziok

Estaturik gabeko 49 nazioetako alderdietako ordezkariekin bilduko dira Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioaren ordezkariak

EFA Continuar leyendo »

mar 30, 2016

Biografiaren aurkezpena

Gabriel Mouescak Sarako liburu-azokan aurkeztu zuen bere biografiaren euskarazko eta gaztelaniazko edizioa ‘Lepo gogorra’ /‘Inquebrantable’ izenburupean

Zortziko Argitaletxeak Alkartasuna Fundazioaren laguntzarekin argitaratutako obraren aleak sinatu zituen

Miren Urreiztieta /EAko Iparraldeko Koordinatzailea, Lorena Lopez de Lacalle /Alkartasuna Fundazioko presidenteordea, Gabi Mouesca, eta Ikerne Badiola /EAko Komunikazio eta marketing Idazkaria

Sarako liburu-azokaren 33. edizioan izan zen Gabriel Mouescaren biografiaren aurkezpena, ‘Lepo gogorra’ eta ‘Inquebrantable’ izenburuarekin euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan.

Jatorrizko lana frantsesez argitaratu zen ‘Le nuque raide’ izenburuarekin, eta Zortziko argitaletxeak eta Alkartasuna Fundazioak elkarrekin ekin diote obra bi hizkuntzetan argitaratzeko lanari, irakurle euskaldunei eta gaztelaniadunei Gabriel Mouescak gizarte-injustiziaren aurka eta presoen eta euskal gatazkaren konponbidearen alde egindako bizi-ibilbidea ezagutarazteko.

Abertzalea, sindikalista eta Iparretarrak taldeko kide ohia, Mouesca (Baiona 1961) 17 urtez izan zen espetxean, eta Estatu frantsesa bitan kondenatu zuten Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratzeagatik. 2001ean Gurutze Gorriaren espetxeetarako aholkulari berezi izendatu zuten Gabriel Mouesca, eta 2004an Espetxeen Nazioarteko Behatokiaren presidente. 2009tik aurrera Emaus Frantzia elkartearekin lan egin du preso pobreenen gizarteratzea ahalbidetzeko, eta gaur egun Harrera proiektuaren kudeatzailea da, erbesteratuak eta euskal presoak gizarteratzen laguntzeko helburua duen proiektuarena.

Mouescarekin batera, Euskal Herrian erabiltzen diren hiru hizkuntzetako edizioaren sustatzaileek parte hartu zuten, hau da, Christian Velez Zortziko Argitaletxeko editoreak eta Lorena Lopez de Lacalle Alkartasuna Fundazioko presidenteorde eta jatorrizko lanaren itzultzaileak.

mar 2, 2016

Tailerra

8688f812-145f-44b6-90c1-6377cca1f997

ene 26, 2016

Hitzaldia

“Euskal diasporaren zati bat zeregin garrantzitsuago bat noiz helduko zain dago” Cesar Arrondo / La Plata Unibertsitatea

Arrasate 2016/01/29

Cesar Arrondok Historiako irakaslea hitzaldia eman zuen Arrasateko Kulturatean goiburu honekin: “Argentinako Euskal Diaspora. Jatorria, bilakaera eta gaurkotasuna”.

Bideoa

Informazio gehiago: http://goiena.eus/debagoiena/1454145825561

Arrondo-Arrasate 2016-01-29Esaldiak:

“Hace falta un acercamiento entre Euskal Herria y la Diáspora más allá de lo folklórico”.

“Para que la Diáspora vasca adopte un rol politico como el lobby irlandés o armenio necesitamos una señal desde Euskal Herria”

“En el Observatorio de Naciones sin Estado de la Universidad de La Plata, descendientes de vascos explicamos la demanda politica de nuestro país”

“Los nietos de los emigrantes vascos en Argentina están impulsando el estudio del euskera y cultura en las colectividades”

“Urkullu es el único lehendakari que no ha visitado la Diápora vasca de la Argentina”

 

Páginas:12»