mar 30, 2016

Biografiaren aurkezpena

Gabriel Mouescak Sarako liburu-azokan aurkeztu zuen bere biografiaren euskarazko eta gaztelaniazko edizioa ‘Lepo gogorra’ /‘Inquebrantable’ izenburupean

Zortziko Argitaletxeak Alkartasuna Fundazioaren laguntzarekin argitaratutako obraren aleak sinatu zituen

Miren Urreiztieta /EAko Iparraldeko Koordinatzailea, Lorena Lopez de Lacalle /Alkartasuna Fundazioko presidenteordea, Gabi Mouesca, eta Ikerne Badiola /EAko Komunikazio eta marketing Idazkaria

Sarako liburu-azokaren 33. edizioan izan zen Gabriel Mouescaren biografiaren aurkezpena, ‘Lepo gogorra’ eta ‘Inquebrantable’ izenburuarekin euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan.

Jatorrizko lana frantsesez argitaratu zen ‘Le nuque raide’ izenburuarekin, eta Zortziko argitaletxeak eta Alkartasuna Fundazioak elkarrekin ekin diote obra bi hizkuntzetan argitaratzeko lanari, irakurle euskaldunei eta gaztelaniadunei Gabriel Mouescak gizarte-injustiziaren aurka eta presoen eta euskal gatazkaren konponbidearen alde egindako bizi-ibilbidea ezagutarazteko.

Abertzalea, sindikalista eta Iparretarrak taldeko kide ohia, Mouesca (Baiona 1961) 17 urtez izan zen espetxean, eta Estatu frantsesa bitan kondenatu zuten Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratzeagatik. 2001ean Gurutze Gorriaren espetxeetarako aholkulari berezi izendatu zuten Gabriel Mouesca, eta 2004an Espetxeen Nazioarteko Behatokiaren presidente. 2009tik aurrera Emaus Frantzia elkartearekin lan egin du preso pobreenen gizarteratzea ahalbidetzeko, eta gaur egun Harrera proiektuaren kudeatzailea da, erbesteratuak eta euskal presoak gizarteratzen laguntzeko helburua duen proiektuarena.

Mouescarekin batera, Euskal Herrian erabiltzen diren hiru hizkuntzetako edizioaren sustatzaileek parte hartu zuten, hau da, Christian Velez Zortziko Argitaletxeko editoreak eta Lorena Lopez de Lacalle Alkartasuna Fundazioko presidenteorde eta jatorrizko lanaren itzultzaileak.



Los comentarios están cerrados.