Nestor Basterretxearen domina Manex Pagolarentzat

Manex Pagola (erdian), Cesar Arrondo (Alkartasuna Fundazioaren kidea) ondoan, Pello Urizar (Eusko Alkartasunaren Idazkari Orokorra), eta Txomin Peillen (Iparraldeko Eusko Alkartasunaren kidea).
Manex Pagolak Nestor Basterretxearen domina jasotzen du euskal kulturarako bere ekarpenagatik
Baiona 2016-01-22
Alkartasuna Fundazioak aitortu egin nahi du euskal kulturako zerbitzura egin duen ibilbide luzea.
Landibarre -Nafarroa Beherea- 1941ean jaio zen. Manex Pagola euskal idazle, abeslari, musikagilea, poeta, Seaskako, Gure Irratia eta Euskal Herriko Artistak fundatzailea, Baionako Euskal Museoko zuzendari ohia, eta euskal politikari abertzale historikoa.
Manex Pagola Iparraldeko Alkartasuna Fundazioaren ordezkaria izan da ere (2004-2012).
Hitzaldia
‘Argentinako Euskaldunak’ –Diasporaren jatorria eta bilakaera-
Baiona 2016-01-22
Cesar Arrondo euskal-argentinarrak hitzaldi bat eman du Baioneko Euskal Museoan.
Arrondo La Platako Unibertsitateko Historia irakaslea da eta Argentinako Alkartasuna Fundazioaren ordezkaria.
La Platako Unibertsitate Nazionaleko Kazetaritza eta Gizarte Komunikazioen Fakultateetako irakasle/ikertzailea, baita Giza Zientzien eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetakoa ere. Irakaslea nazioarteko Zuzenbideari eta Bake Prozesuei buruzko Mintegian. Euskal gatazkaren hasiera eta bilakaera. Morelia-Michoacángo Vasco Quiroga Unibertsitatea – (Mexico). Nazioarteko Harremanen Historia Zentroko, Nazioarteko Harremanen Institutuko, Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultateko eta La Platako Unibertsitate Nazionaleko kide. Arturo Campion Ikastegiko kide, baita Euskal Erbestealdiak Aztertzeko Elkarteko eta Lapridako Euskal Zentroko (Argentina) kide ere, Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuneko (FEVA) laguntzaile.
Cesar Arrondo Power Point 2016-01-22
Artikuluak. 40 urteko elkartasuna Sahararekin
Retos de la solidaridad con el Sahara
Jesus Garai/Miembro de la Asociación de Amigos de la RASD
40 años de lucha, 40 años de solidaridad
Nuria Salamé /Coordinadora de ACAPS Federació plataforma de solidaridad con el Sahara de Cataluña
Hitzaldia
Marruecos dilata ya 23 años la realización del referendo previsto por la ONU adulterando el censo con colonos / Lih Beiruk (Fronte Polisarioko ordezkaria EAEn)
¿Cual es la situación del Sahara a los 40 años de la Marcha Verde?
Bilbo 2015/10/20
Esaldiak:
Marruecos somete a una brutal represión y violación de Derechos Humanos al pueblo saharaui.
La mayoría de los 160 mil refugiados en los campamentos que tienen 40 años o menos no han conocido otra cosa.
Los ricos caladeros pesqueros, fosfatos, cobalto, gas, hierro y petróleo del Sahara despertaron la codicia española y marroquí.
Marruecos no permitirá la autonomía de ninguna de sus provincias y menos del Sahara.
El gobernante partido socialdemócrata sueco se ha comprometido a reconocer la República saharaui en enero de 2016.
Jardunaldia. ‘Martxa Berdearen 40 urte. 40 urteko elkartasuneko Sahararekin’
“Marokori erakutsi diogu ondo antolatutako herria garela eta ez duela lortuko gu azpiratzea” Mohamed Sidati / Fronte Polisarioaren Europarako ordezkaria
Mohamed Sidatirekin elkarrizketa
Hassana Aailarekin (iheslari) elkarrizketa
Nuria Salamérekin (Catalanes Amigues del Poble Saharaui) elkarrizketa
Urriaren 16an Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean ‘Ibilaldi Berdetik 40 urte, 40 urteko elkartasuna Sahararekin’ jardunaldiak burutu dira Alkartasuna, Ezkerraberri eta Iratzar Fundazioek antolatuta Euskal Fondoa eta CMC Fundazioaren laguntzarekin.
Jardunaldietan Marokok Saharako lurretan daraman 40 urteko okupazioaren eta giza eskubideen urraketen errepasoa egin dute hizlariek eta baita Espainiak gatazka horretan duen erantzukizuna gogorarazi ere.
Hitzaldia
Gaur egungo errefuxiatu krisiaren jatorria eta zergatiak
Lorena Lopez de Lacallek (Eusko Alkartasunako nazioarteko harremanen arduraduna) oreka berriez hitz egin du Ekialde Ertainean: Estatu Islamiarra, Israel, Palestina, Siria etab.
“Los Estados miembros de la UE no respetan ninguno de los protocolos legales sobre refugiados”
“Al negar el Derecho de asilo España incumple el art. 13.4 de la constitución y cinco artículos de la Ley de Extranjería”
“Denunciamos la hipocresía de los países de la UE, EEUU, OTAN, Rusia, del Golfo, Turquía, ya que actúan por intereses geoestratégicos (lucha de poder), económicos (gas y petróleo), comercio de armas y de personas, financiación de guerras e intervencionismo en Irán, Irak, Libia, Egipto, Afganistán y Siria, poniendo la diplomacia al servicio del capital” Continuar leyendo »
Eztabaida
Kataluniaz jakin nahiko zenukeen guztia eta…
Iruñea. 2015/09/17
Jaume Lopez / Departament de Ciències Polítiques i Socials de la Universitat Pompeu Fabra-ko (Bartzelona) Irakaslea.
“Estas son las fases del proceso: declaración de independencia y voluntad de negociar, ley para dar seguridad jurídica en la desconexión con el Estado, proceso constituyente y referendum”
Omenaldia
Alkartasuna Fundazioak Felipe Garcia Sadaba txistularia omendu du
Lizarra 2015/04/30

Ezkerretik eskuinera, Josetxo Arbeloa, Felipe Garcia Sadaba, Fernando Ibiltzieta, Maiorga Ramírez, Edurne Gumuzio, Koldo Amezketa
Apirilaren 30ean Alkartasuna Fundazioak Felipe García Sádaba txistularia omendu du Lizarran, musika tresna honekin 50 urte eman dituelako bai jotzen baita irakasten ere. 69 urte dituen, Felipe García Sádaba musikaria Padre Hilario Olazarán taldeko kiderik beteranoena da eta Ereintza abesbatzan parte hartzen du.
Alkartasuna Fundazioaren presidentea den, José Fdo. Ibiltzietak bere lana aitortzeko domina entregatu dio.
Eusko Alkartasunako lehendakari ohiak, Koldo Amezketak, Maiorga Ramirezek foru parlamentariak, Josetxo Arbeloak, EAko Lizarrako tokiko batzarreko kideak, eta Edurne Gumuziok, Alkartasuna Fundazioko ikasketa-arduraduna eta EAko Erregimen Juridiko, Ikasketa eta Formakuntzako idazkariak, ere parte hartu duten.
Sariak 2015
Alkartasuna Fundazioak, Itxaro Borda, Argi Noblia, Peio Uhalde eta Philippe de Ezcurra jaun-andreei euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko saria eman die

Fernando Ibiltzieta (Alkartasuna Fundazioaren Lehendakaria), Peio Uhalde, Argi Noblia, Mattin Etchepare (Alkartasuna Fundazioaren ordezkaria Iparralden), Itxaro Borda, Philippe de Ezcurra.
Mendionde 2015/03/15
Itxaro Borda euskal idazleak, Argi Noblia euskaltzaleak, Peio Uhalde enpresariak eta Philippe de Ezkurra musikariak, Alkartasuna Fundazioak urtero ematen dituen ‘Euskal kultura eta euskara sustatzeagatiko sariak’ jasoko dituzte aurten.
Euskal Herriko zenbait jendek eta kolektibok gure hizkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana azpimarratzeko sortutako sarien laugarren edizio honetan, Alkartasuna Fundazioak aitortu egin nahi du lau saridunek gizartearen zerbitzura egin duten ibilbide luzea.
Mendionde/Lekorneko auditoriumean (Lapurdi), José Fdo. Ibiltzieta, Alkartasuna Fundazioaren Lehendakariak, saritutakoei Nestor Basterretxea eskultoreak diseinatutako ‘Ohore-dominak’ eman dizkie.
Centre Maurits Coppiertersko Ikasketa
Informazio gehiago: www.ideasforeurope.eu/publication/economicgovernance/
Mintegia
Herriek, Nazioak eta Estatuak XXI Mendearen. Euskal, irlandar, saharar, kurdu, eskoziar eta katalana kasuak
La Platako Unibertsitate Nazionaleko Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultatearen Zuzendaritza Kontseiluaren Aretoan (Buenos Aires, ARGENTINA). Urriaren 29ra arte irailaren 17tik.
- César Arrondo / Historiako irakaslea La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina).
- María de las Nieves Cenicacelaya / UNLPko Juridiko eta Gizarte Zientzien doktorea
- Walter Carnota / Zuzenbidean doktorea. Abokatua. Buenos Airesko Unibertsitateko Ekonomia Zientzien Fakultateko irakaslea.
- Salem Bachir /Errepublika Arabiar Saharar Demokratikoaren Ordezkaria.
- Che Cetin/ Kazetaria kurdua.
- María Eugenia Cruset / Historiako irakaslea La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina).
- Gustavo Capdevila / Estaturik gabeko Nazioen Behatokiaren zuzendariordea (La Platako Unibertsitate Nazionala). Merkataritza Zuzenbideko irakaslea, abokatua eta Argentinako kolektibitate katalanaren burua.
Zeanuri Behatokia
Pello Urizar, Karmelo Landa, Rebeka Ubera eta Asier Vegak Eskozia eta Kataluniako galdeketek Euskal Herriari eskaintzen dizkioten ikasgaiak aztertuko dituzte Zeanuri Behatokiaren bigarren edizioan
‘Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak’ izenburupean eta Joxerramon Bengoetxea legelaria, Martin Aranburu politologoa eta Luis Mendizabal kazetariaren parte hartzearekin
Zeanuri. 2014-12-26
Bideoak: lehen zatia bigarren zatia hirugarren zatia
Bertsolariak /Arkaitz Estiballes ta Beñat Ugartetxea
Aurten Eskozia eta Katalunian garatutako prozesu soberanistek Euskal Herriari eskaintzen dizkioten ikasgai politikoak aztertu eta haien inguruan hausnartzeko asmoz, indar abertzale aurrerakoien ordezkariak Zeanuriko Kultur Etxean bildu dira abenduaren 26an, ‘Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak’ izenburupean Alkartasuna Fundazioak antolatutako mahai-inguruan.
Bi adituek naziotasun bakoitzak eraman duen prozesuaren testuinguruaren sarrera egin dute: Alde batetik Joxerramon Bengoetxeak, Euskal Herriko Unibertsitatean Europar Zuzenbide eta Teoria Politikoaren irakaslea, pasa den irailaren 18an izandako Eskoziako erreferendumaren inguruko ikuspegia eman du eta beste aldetik Martin Aranburuk, politologoa eta (Cat-Dem) Fundazio Katalandar eta Demokrataren Ikasketa eta Formakuntza arduraduna, Katalunian abenduaren 9an egindako galdeketa politikoa aztertu du.
Ondotik Luis Mendizabal kazetariak, Pello Urizar (EA), Karmelo Landa (Sortu), Rebeka Ubera (Aralar) eta Asier Vegak (Alternatiba) parte hartu duten eztabaida gidatu du.
Hitzaldia
‘Eskoziako galdeketaren irakaspenak’
Stephen Noon (Yes Scotland)
Alkartasuna Fundazioak antolaturik, Yes Scotland kanpainiakoburu Stephen Noon-en hitzaldia izan da eta Eskozian izan zen independentziaren inguruko galdeketa izan du hizpide. Noon baietzaren aldeko kanpainako estrategia burua izan zen eta eskaini duen hitzaldia Eskoziako galdeketaren irakaspenakizango du izenburu.
Aurkezpena: Lorena Lopez de Lacalle / Alkartasuna Fundazioko lehendakari ordea ta Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politika idazkari
Zarautz 2014/12/11
Mahai ingurua
‘Autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruan Euskal Herriko sindikatuen eragina’
Eredu sozioekonomiko propio baten alde. Gizarte Eskubideen Gutuna.
Bilbo. 2014/11/26
Alkartasuna Fundazioak hainbat ordezkari sindikal bilduko ditu mahai-inguru batean, Euskal Herriak bere etorkizunari buruz askatasun osoz erabakitzeko (eta, ildo horretan, eredu sozial eta ekonomiko propio baten bidez gizarte zuzenago bat eraikitzeko) duen Eskubidearen aldeko gizarte-mobilizazioan sindikatuek bete beharreko zereginari buruz hitz egiteko.
Bideoa
Elkarrizketa Edurne Gumuziorekin irratian (Radio Popular/Herri Irratia 2014-11-26)
Parte-hartzaileak:
- Xabier Anza / ELAko prestakuntza-idazkaria eta Robles Arangiz Fundazioko arduraduna
- Jagoba Zulueta / LABeko prestakuntza-idazkaria eta Ipar Hegoa Fundazioko kidea
- Ana Perez / STEE-EILASeko Zuzendaritza Batzordeko kidea
Koordinatzailea ta moderatzailea: Edurne Gumuzio. Alkartasuna Fundazioko ikasketa-arduraduna eta Eusko Alkartasunako Erregimen Juridiko, Ikasketa eta Formakuntzako idazkaria.
Fernando Ibiltzieta. Alkartasuna Fundazioko lehendakaria
Hitzaldia
’9N CATALUNYA ERABAKITZEN DU. Herri baten irakaspenak’
Martin Aranburu politologoak eta Diputatuen Kongresuko kide Rafa Larreinak Kataluniako kontsultaren gakoak azaldu dituzte Alkartasuna Fundazioak Iruñean antolatu duen mahai-inguru batean
Urriaren 30ean
Katalunian datorren azaroaren 9an egingo den kontsultaren gakoak, prozesu subiranistan izango dituen ondorioak, eta Kataluniako gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea baliatzeko eman duen mobilizazio eta parte-hartze demokratikoaren adibidea dira, politologoa eta Fundazio Katalanista eta Demokrataren (CatDem) Ikasketen eta Prestakuntzaren arduraduna den Martin Aranburuk eta Espainiako Kongresuan Amaiurren diputatua den Rafa Larreinak Alkartasuna Fundazioak antolatu duen ’9-N CATALUNYA ERABAKITZEN DU. Herri baten irakaspenak’ izenburuko mahai-inguruan azaldu zuten gaietako batzuk.
Links
- Alkartasuna Fundazioa BIGARREN FUNDAZIO politikorik gardenena, antzerako 49 erakunderen gainetik / SEGUNDA FUNDACIÓN política más transparente sobre 49 entidades similares
- Alkartasuna Fundazioaren BIDEO KANALA (Youtuben) / CANAL VIDEO (en Youtube) de Alkartasuna Fundazioa
- Eusko Alkartasuna
- Eusko Alkartasunaren dokumentazio historikoa, Sancho El Sabio Fundazioan gordeta / Documentación histórica de Eusko Alkartasuna depositada en la Fundación Sancho El Sabio
- Gazte Abertzaleak
- Ideas for Europe
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Internal Enlargement of the European Union
- The Ascent of Autonomous Nations @ European Parliament
- Transparencia de fundaciones: Fundación Compromiso y Transparencia