dic 5, 2025
Comentarios desactivados

Jardunaldiak

Autoritarismoaren gorakadaren aurrean erantzun kolektiboen artikulazioa VII. Eskola Soberanistaren eztabaidaren muina

2025/11/28-29

MH ES 5Hogei bat fundazio, elkarte eta talde subiranista ezkertiarretako ehun bat ordezkarik autodeterminazioaren, gure hizkuntzen babesaren, ultraeskuinaren, supremazismoaren, neoliberalismoaren, migrazioen eta krisi bioklimatikoaren inguruko erronkei heldu diegu Eskolan.

:: Egitaraua       :: Argazkiak

- Monica Clua /politologo: “Olatu atzerakoia neoliberalismoaren estrategia da; indibidualizazioa gizartearen aurrean. Liberal autoritarioak, nazional-kontserbadoreak, faxismoaren oinordekoak, fundamentalismo kristaua, anarkokapitalistak eta konspiranoikoak elkartzen dira”

- Mertxe Aizpurua /EH Bilduko diputatua: “Francok dena utzi zuen lotuta. Franco hil. Franskismoa bizirik iraun, Tribunal de Orden Publico-a Audiencia Nazional izatera. Frankismoa ez da inoiz epaitua izan”.

“Euskal Herriko agenda subiranistan, estatus politiko berria dago. Etxebizitzak eskubide soziala izan behar du, hezkuntza eta osasuna diren bezala. Trantsizio ekologikoa ere giltzarria da”

Continuar leyendo »

nov 27, 2025
Comentarios desactivados

Jardunaldiak

Subiranotasun emergenteak. Nazionalismoa ikertuz V. Nazioarteko Kongresua. Estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak

2025/11/27-28. Bilbo

EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak Nazionalismoa Ikertuz nazioarteko kongresuaren 5. edizioa antolatu du. Oraingoan, Subiranotasun Emergenteak.

Mahai nagusietan honako gaiak eztabaidatuko dira: sezesio-prozesuak eta subiranotasuna ikuspegi geoestrategikotik; feminismoa, intersekzionalitatea eta nazionalismoa; burujabetza digitala eta estaturik gabeko nazioak; nazionalismoa eta dekolonitatearen teoriak edota subiranotasunaren erronka berriak.

Egitaraua

Laguntzaileak: Subiranotasuna Europako Herrietan masterra, Bilboko Udala, Forum Subiranista, Iratzar Fundazioa, Manuel Robles-Arangiz Fundazioa, Betiko Fundazioa eta Alkartasuna Fundazioa

nov 25, 2025
Comentarios desactivados

Jardunaldiak

kartela VII. Eskola SubiranistaVII. Eskola Subiranista

Bilbo. Azaroak 28-29

Forum Soberanista osatzen dugun erakundeok prestakuntza topaketa berri bat egingo dugu azaroaren 28an eta 29an Bizkai Aretoan, ‘Herri Burujabeak Europar Batasunan / Sovereign peoples in the European Union / Pobles sobirans a la Unió Europea / Pobos soberanos na Unión Europea / Pueblos soberanos en la Unión Europea” izenburupean.

oct 28, 2025
Comentarios desactivados

Think tank

Alkartasuna Fundazioak Forum Subiranistaren osoko bilkuran parte hartu du Valentzian

FS plenario2025/10/25

Euskal Herria, Katalunia, Galiza, Illes Balears, País Valentzià eta Kanarietako elkarte eta fundazio politiko eta sindikalek elkarrekin lantzen ditugu prestakuntza-jarduerak Forum Subiranistan; ezkerreko subiranismoaren hausnarketa estrategikorako gunea.

Azaroaren 28an eta 29an VII Eskola Soberanista ospatuko dugu Bilboko Bizkai Aretoan.

sep 1, 2025
Comentarios desactivados

Elkarrizketa

Euskal Herriko selekzioa ofizialki lehiatzen ikustetik gertu al gaude?

Joxemari Mitxelena Cazabon, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren lehendakariari galdetu diogu

2025eko ekaina

Mitxelena-Alkartasuna aldizkaria77

may 12, 2025
Comentarios desactivados

Think tank

Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation think tank europarraren Batzar Nagusian parte hartu du

Lorena Lopez de Lacalle hautatu dute berriro European Free Allianceko presidente

Nantes 2025/05/9-10

GqhpuxQWEAAtbc-Mikel Osinaldek ordezkatu du fundazioa Nantesen egindako topaketan, herrien Europa bidezkoago, demokratikoago eta inklusiboago baten aldeko hamabost bat erakunde kultural eta politikotako kideekin batera.

Eskubide kolektiboak eta gutxiengoen eskubideak, kultura eta hizkuntza aniztasuna, maila anitzeko gobernantza, autodeterminazioa, eta giza eskubideak dira Coppieters Foundation think tank europarraren baitan elkarrekin egindako lanaren helburuetako batzuk.

Bilera European Free Alliance erakundearen batzar orokorrarekin batera egin da, eta bertan Lorena Lopez de Lacalle berrautatu dute presidente.

Páginas:«1234567...29»