Hitzaldia
“DBE-a (RGI) gizarte bazterketaren aurka sortu genuen oinarrizko beharrak bete eta lan merkatuan sartzea errazteko. Eta horretarako EAJrekin borroka latzari aurre egin behar izan genion” Manolo Vigo / EAkide eta Gizarte Insertziorako sailburu ohia
Bilboko Somerako Alkartetxean, EAk indarean jarri zuen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko topaketa
Bideoa: ‘Diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko faltsukeriak’ Eva Blanco
Bideoa: Hitzaldia. Manolo Vigo eta Eva Blanco
- Manolo Vigo/ EAkide y Ex viceconsejero de Inserción Social:
- “Creamos los mecanismos del sistema de protección social con el complemento de pensiones y desempleo, así como la Renta de Garantía de Ingresos contra la exclusión social para cubrir las necesidades básicas y facilitar la inclusión laboral integral. Y para ello tuvimos que superar una ardua lucha con el PNV”
- “La RGI vasca es la única del Estado que permite superar el umbral de la pobreza.”
- “El fundamento de la ley vasca es que nadie en situación de necesidad quede sin protección. Criterio que no se aplica hoy. El diseño inicial de Lanbide para que hiciera un diagnóstico integral de la exclusión social está en la papelera”
- “El PSOE dejó sin acceso a la RGI a mucho necesitado al endurecer los requisitos, y el PNV vulnera la ley al subirla según el IPC y no conforme al salario mínimo”.
Adierazpena
Estatuko ezkertiar eta aurrerakoi fundazio subiranistok herrien subiranotasuna defenditzen dugu, neoliberalismo, xenofobia eta eskuin muturraren aurrean
Bartzelonan, lehenengo aldiz, topaketa batean parte hartu genuen, eta gure elkartasuna adierazi genien katalauniako herriari eta bere instituzio demokratikoei
2017/02/21
Urte amaieran Bartzelonan lehenengo aldiz bildu ginen espainiar estatuko ezker nazionalen hainbat fundazio, Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions (CIEMEN)ek gonbidatuta. Kataluniako erakunde honek nazioarteko elkartasuna lantzen du, eta dei egin zien beren burua ezker subiranistan kokatzen duten organizazio politiko eta sindikalei (hauek oso tradizio desberdinak dituztelarik: antikapitalismoa, sozialdemokrazia aurrerakoia, ekosozialismoa edota errepublikanismoa), estrainekoz iritziak elkartrukatzeko.
Centre Maurits Coppieters Saria
Centre Maurits Coppieters fundazioak Alex Salmond saritu du lehendabizi ematen diren «Coppieters Awards»etan
Alkartasuna Fundazioa barnebiltzen duen Centre Maurits Coppieters, Europar Aliantza Librearen(ALE) fundazio politikoak, Alex Salmond aintzat hartu nahi izan du “Eskoziaren etorkizun politikoa erabakitzeko eskoziarrek duten eskubidea defendatzeagatik”.
Bruselan 2016/12/15
Coppieters saria ematerako orduan, aurtengoa lehen sariketa izan da, Herrien Europaren aldeko fundazioek azpimarratu nahi izan dute «independentziarako bide demokratikoan urratsak ematea, eta beste herri batzuei bidea zabaltzea». CMCko kideen ustetan «Salmond jaunak Europar mailan aniztasun kulturala, bakea, demokrazia, elkartasuna eta batasuna adierazten ditu».
Alkartasuna fundazioa CMCren sortzaile eta bultzatzaileetako bat da. Bertako kide Iria Epalza sari emate ekitaldian izan da, baita aurretik antolatu den Centre Maurits Coppieters osatzen duten Think Thanken arteko bileran ere.
Alkartasuna Fundazioaren kolaborazioa
“Galdutako Objektuak” izeneko proiektua “Mikel Zabalza Gogoan” Herri Ekimenak bultzatzen du
- 1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu zuen Donostian.
- Biharamunean jakitera ematen da Mikel Zabalza desagertu dela
- Hala, desagertu eta 20 egunera, abenduaren 15ean, Guardia Zibilaren patruila batek Mikel Zabalzaren gorpua aurkitzen du ur azalean flotatzen, egun batzuk lehenago Gurutze Gorriko urpekariek goitik behera miatutako toki batean.
“Galdutako Objektuak” film dokumentalean Mikel Zabalzaren desagerpena eta heriotza aztertuko dira, eta, horrekin batera, demokraziaren garaian Espainiako polizia-etxeetan izandako tortura kasuak.
- Proiektua Dossierra
Trailerra
- Zure laguntzera anima zaitez! Crowfunding
Links
- Alkartasuna Fundazioaren BIDEO KANALA (Youtuben) / CANAL VIDEO (en Youtube) de Alkartasuna Fundazioa
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Ideas for Europe
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Internal Enlargement of the European Union
- The Ascent of Autonomous Nations @ European Parliament