mar 7, 2024
Comentarios desactivados

Itsas Gudari Eguna

ITSAS GUDARI EGUNA 2024_KARTELA‘Herrigintzatik naziogintzara’

Martxoaren 3an, igandea, Alkartasunak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatu dugu Bermeon, Matxitxakoko batailaren 87. urteurrena dela eta.

11:00etan lore eskaintza eta ikurrinaren igoera egin ziren Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren inguruan.

12:15ean, Bermeoko Kafe Antzokian, Bizkaiko EAko koordinatzaile Rakel Goñik parte hartu zuen.

Ondoren ‘herrigintzatik naziogintzara’ mahaingurua antolatu genuen hurrengo hizlariekin: Nadia Nemeh (Bermeoko alkatea), Idurre Bideguren (Bermeoko alkate ohia eta senataria) eta Naiara Fernández Madariaga (Bermeoko zinegotzi ohia eta Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia). Moderatzailea: Meritxell Elgezabal / Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkide ohia.

videoBideoak

Itsas Gudari Eguna 2024. Oizmendi Telebista erreportajea Palestinarrekiko elkartasuna
Josu Unanue in memoriam 'Herrigintzatik naziogintzara’ mahaingurua



Los comentarios están cerrados.