Omenaldia eta solasaldia
Itsas Gudari Eguna
Bermeo. 2026/03/01
Testuinguru oso ezegonkor batean murgilduta eta eskuin muturraren ofentsiba global baten erdian, zein puntutan dago Euskal Herriaren nazio eraikuntza?
Egungo errealitate politikotik galderari erantzuteko, euskal errepublika eraikiko duen burujabetza oinarri gisa estatus politiko berri baten beharra izango du ardatz aurtengo Itsas Gudari Egunak, eta eraldaketa nazional eta sozialerako erronkei heltzeko aukera emango du.
Topaketa Matxitxakoko batailaren 89. urteurrenean itsasgudariei urtero egiten zaien omenaldiaren ondoren egingo da.
Jardunaldia
Zaintzen Zain – Who Cares zainketen inguruko jardunaldiaren bideoa ikusgai duzu jada
Bilbo. 2026/01/24

Zaintza sistema publiko Zaintza ikuspegi ezberdinetatik
Kathleen Lynch, Nena Georgantzi, Txefi Roco, Elisa Peredo, Tine Rostgaard, Dana Bachman Jasone Giraldo, Ane Izagirre
- Kronika: Zaintza unibertsaltasunera nola eraman.
- ”We Need a New UN Convention on the Elderly with a Human Rights Approach to Care Policies” argues Nena Georgantzi at Bilbao event.
- “Good care is not something you achieve once and for all, it is something that must be promoted politically and socially.”Says Tine Rostgaard, Professor at Roskilde University (Denmark).
Think tank
Alkartasuna Fundazioak Forum Subiranistaren osoko bilkuran parte hartu du Valentzian
Euskal Herria, Katalunia, Galiza, Illes Balears, País Valentzià eta Kanarietako elkarte eta fundazio politiko eta sindikalek elkarrekin lantzen ditugu prestakuntza-jarduerak Forum Subiranistan; ezkerreko subiranismoaren hausnarketa estrategikorako gunea.
Azaroaren 28an eta 29an VII Eskola Soberanista ospatuko dugu Bilboko Bizkai Aretoan.
Think tank
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation -Ideas for Europe- erakundearen Batzar Nagusian parte hartu du
2024/03/07. Brusela
Europako fundazio politiko eta kulturalak bildu gara Europa bidezkoagoa, eta solidarioagoa sortzen lagunduko duten herrien eskubide kolektiboei buruzko proposamenak eta proiektuak partekatzeko.
Autodeterminazioari, gutxiengoen eskubideei, hizkuntza eskubideei eta justizia sozialari buruzko urteko lan-planaren onarpena izan da batzarraren ardatza. Gainera, European Free Alliancek (EFA) martxoaren 8an Europan feminismoa bultzatzeko antolatutako eztabaida publikoan parte hartu dugu.
Europar think tank
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation think tank europarraren batzarrean parte hartu du
Brusela. 2023/06/24
Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Balear Uharteak, Valentzia, Gales, Korsika, Sardinia, Bretainia, Okzitania, Mazedonia, Transilvania eta Kurdistango hamazazpi fundazio eta elkarteren ordezkaritzok Coppieters Foundation fundazioaren batzar nagusian parte hartu dugu ekainaren 24an.
Bileran, 2020an izendatutako zuzendaritza berritu da, eta europar think tank-aren plan estrategikoak eta lan-planak jorratu dira. Plan horien helburua Estaturik gabeko herrien eta nazioen autodeterminazioa, kultura-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna defendatzea, eta Europan giza eskubide indibidualak eta kolektiboak babestea da.
Anwen Elias doktoreak, Aberystwyth Unibertsitateko politologoak, ‘Gutxiengoen eskubideen babesa eta autodeterminazio-eskubidea Nazio Batuetan’ dokumentua aurkeztu zuen eztabaidarako.
Aldizkaria
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria















