Omenaldia eta solasaldia
Itsas Gudari Eguna
Bermeo. 2026/03/01
Testuinguru oso ezegonkor batean murgilduta eta eskuin muturraren ofentsiba global baten erdian, zein puntutan dago Euskal Herriaren nazio eraikuntza?
Egungo errealitate politikotik galderari erantzuteko, euskal errepublika eraikiko duen burujabetza oinarri gisa estatus politiko berri baten beharra izango du ardatz aurtengo Itsas Gudari Egunak, eta eraldaketa nazional eta sozialerako erronkei heltzeko aukera emango du.
Topaketa Matxitxakoko batailaren 89. urteurrenean itsasgudariei urtero egiten zaien omenaldiaren ondoren egingo da.
Jardunaldia
Zaintzen Zain – Who Cares zainketen inguruko jardunaldiaren bideoa ikusgai duzu jada
Bilbo. 2026/01/24

Zaintza sistema publiko Zaintza ikuspegi ezberdinetatik
Kathleen Lynch, Nena Georgantzi, Txefi Roco, Elisa Pérez, Tine Rostgaard, Dana Bachman Jasone Giraldo, Ane Izagirre
- Kronika: Zaintza unibertsaltasunera nola eraman.
- ”We Need a New UN Convention on the Elderly with a Human Rights Approach to Care Policies” argues Nena Georgantzi at Bilbao event.
- “Good care is not something you achieve once and for all, it is something that must be promoted politically and socially.”Says Tine Rostgaard, Professor at Roskilde University (Denmark).
Jardunaldia
ZAINTZEN ZAIN / WHO CARES?
Zaintzak guztioi eragiten digu, baina guztiok zainduko gaituen sistema eraikitzen, ala eraisten gabiltza?
Gertuko inor zaintzen al duzu? Zainduko gaituzten erakundeen aldekoa zara? Zaintzaren pribatizazioa eta zaintzaileen lan baldintza kaxkarrekin kezkatuta al zaude?
Galdera hauei baiezkoarekin erantzun badiezu, ekimen hau zuretzat da.
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundationekin batera, Zaintzen inguruko jardunaldia antolatu dugu urtarrilaren 24an, larunbata, Bilboko EHUko Bizkai Aretoko Baroja Auditorioan (Abandoibarra Etorb., 3).
Bertan, nazioarteko adituek eta gizarte eta lan-arloko eragileek beren ikuspuntuak partekatuko dituzte, entzuleen arteko eztabaidarekin uztartuz.
Jardunaldiak
Autoritarismoaren gorakadaren aurrean erantzun kolektiboen artikulazioa VII. Eskola Soberanistaren eztabaidaren muina
2025/11/28-29
Hogei bat fundazio, elkarte eta talde subiranista ezkertiarretako ehun bat ordezkarik autodeterminazioaren, gure hizkuntzen babesaren, ultraeskuinaren, supremazismoaren, neoliberalismoaren, migrazioen eta krisi bioklimatikoaren inguruko erronkei heldu diegu Eskolan.
- Monica Clua /politologo: “Olatu atzerakoia neoliberalismoaren estrategia da; indibidualizazioa gizartearen aurrean. Liberal autoritarioak, nazional-kontserbadoreak, faxismoaren oinordekoak, fundamentalismo kristaua, anarkokapitalistak eta konspiranoikoak elkartzen dira”
- Mertxe Aizpurua /EH Bilduko diputatua: “Francok dena utzi zuen lotuta. Franco hil. Franskismoa bizirik iraun, Tribunal de Orden Publico-a Audiencia Nazional izatera. Frankismoa ez da inoiz epaitua izan”.
“Euskal Herriko agenda subiranistan, estatus politiko berria dago. Etxebizitzak eskubide soziala izan behar du, hezkuntza eta osasuna diren bezala. Trantsizio ekologikoa ere giltzarria da”
Jardunaldiak
Subiranotasun emergenteak. Nazionalismoa ikertuz V. Nazioarteko Kongresua. Estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak
EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak Nazionalismoa Ikertuz nazioarteko kongresuaren 5. edizioa antolatu du. Oraingoan, Subiranotasun Emergenteak.
Mahai nagusietan honako gaiak eztabaidatuko dira: sezesio-prozesuak eta subiranotasuna ikuspegi geoestrategikotik; feminismoa, intersekzionalitatea eta nazionalismoa; burujabetza digitala eta estaturik gabeko nazioak; nazionalismoa eta dekolonitatearen teoriak edota subiranotasunaren erronka berriak.
Laguntzaileak: Subiranotasuna Europako Herrietan masterra, Bilboko Udala, Forum Subiranista, Iratzar Fundazioa, Manuel Robles-Arangiz Fundazioa, Betiko Fundazioa eta Alkartasuna Fundazioa
Jardunaldiak
VII. Eskola Subiranista
Bilbo. Azaroak 28-29
Forum Soberanista osatzen dugun erakundeok prestakuntza topaketa berri bat egingo dugu azaroaren 28an eta 29an Bizkai Aretoan, ‘Herri Burujabeak Europar Batasunan / Sovereign peoples in the European Union / Pobles sobirans a la Unió Europea / Pobos soberanos na Unión Europea / Pueblos soberanos en la Unión Europea” izenburupean.
Think tank
Alkartasuna Fundazioak Forum Subiranistaren osoko bilkuran parte hartu du Valentzian
Euskal Herria, Katalunia, Galiza, Illes Balears, País Valentzià eta Kanarietako elkarte eta fundazio politiko eta sindikalek elkarrekin lantzen ditugu prestakuntza-jarduerak Forum Subiranistan; ezkerreko subiranismoaren hausnarketa estrategikorako gunea.
Azaroaren 28an eta 29an VII Eskola Soberanista ospatuko dugu Bilboko Bizkai Aretoan.
Elkarrizketa
Euskal Herriko selekzioa ofizialki lehiatzen ikustetik gertu al gaude?
Joxemari Mitxelena Cazabon, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren lehendakariari galdetu diogu
2025eko ekaina
Think tank
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation think tank europarraren Batzar Nagusian parte hartu du
Lorena Lopez de Lacalle hautatu dute berriro European Free Allianceko presidente
Nantes 2025/05/9-10
Mikel Osinaldek ordezkatu du fundazioa Nantesen egindako topaketan, herrien Europa bidezkoago, demokratikoago eta inklusiboago baten aldeko hamabost bat erakunde kultural eta politikotako kideekin batera.
Eskubide kolektiboak eta gutxiengoen eskubideak, kultura eta hizkuntza aniztasuna, maila anitzeko gobernantza, autodeterminazioa, eta giza eskubideak dira Coppieters Foundation think tank europarraren baitan elkarrekin egindako lanaren helburuetako batzuk.
Bilera European Free Alliance erakundearen batzar orokorrarekin batera egin da, eta bertan Lorena Lopez de Lacalle berrautatu dute presidente.
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria





