Eztabaida
XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak. Intsignis pinuaren gaitza.
2019/02/20. Villabona. Subijana Etxea
Bideoa Egunkarietan Kartela
Eztabaida
XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak.
Intsignis pinuaren gaitza.
2019/02/20. Villabona. Subijana Etxea (Kale Nagusia, 70). 19etan
Intsignis pinuaren gaitzak Euskal basoak zeharo jo dituen honetan, egungo Euskal Herriak duen basogintza politiken inguruan gogoeta egiteko une egokia dela deritzogu. Eztabaida zabaldu nahi dugu eta sektorean adituak direnekin basogintza berri baten oinarriak jarri nahi ditugu; erakunde, akademia, zurgintza eta ekologiatik datozen ikuspuntuak uztartuz. Zehaztasun gehiagoz; egoera sanitarioa aztertu, gaitzak eta gaixoak, gure baso eta ekosistema naturalak zaindu eta gordetzeko hartu beharreko neurriak, bai eta egurgintza jasangarriaren oinarriak ikertu. Bestetik, basa baliabideen kudeaketaren inguruan hausnartu, mendi zaintza, kalitatezko zuraren produkzioa, espezieen bioanistazuna zirutatuko duen Kudeaketa, dirulaguntza publikoak, aldaketa klimatikoaren aurrean pentsatu beharreko estrategia berriak…
- Oskar Azkarate y Josu Azpitarte. BaskEgur-eko ordezkaria (Euskadiko Egurraren Elkartea).
- Itziar Barinaga-Rementeria. EHUko Finantza Ekonomiako departamenduko irakaslea.
- Roke Akizu. Baso Ingeniaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Habitat Naturaleko zuzendari ohia.
- Aitziber Sarobe. Biologoa, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Naturkon taldeko koordinatzailea.
Gardentasuna
Alkartasuna Fundazioa bigarren fundazio politikorik gardenena, antzerako 49 erakunderen gainetik
Puntuazio gorenetik puntu bakarrera geratu da “Compromiso y Transparencia” fundazioak egindako urteroko txostenean
“Gardentasuna, 2017ko lelo hoberena” izeneko txostenak estatu espainiarreko 49 fundazio politikoren ekimen eta egituraren inguruko kontuen ikuskapena eta fiskalizazioa ikertzen ditu, eta hauen webgunetan argitaratzen al dituzten datuok. Txostenaren arabera, ikertu diren fundazioen %8ak soilik lortu du “garden” kalifikazioa (Sabino Arana, Alkartasuna, Josep Irla eta Rafael Campalans fundazioak).
Rankinga hemen ikus daiteke (gaztelaniaz): https://www.hazfundacion.org/rankings-de-transparencia/sector/fundaciones-politicas
Topaketa
Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Estatuko ezkerreko fundazio subiranisten III Foroan
Foroan gauden fundazio parte-hartzaileak kezkatuta gaude espainiar estatuak bizi duen inboluzio autoritario eta des-demokratizatzailearekin.
Joan den maiatzaren 25 eta 26an Bilbon ospatu dugu foroaren hirugarren osoko bilera. 2016ko abenduan sortutako foro honek ezker sobiranista korronteko fundazio eta elkarteen artean eztabaida, analisia eta hausnarketa bateratua osatu eta ekimenak koordinatzea du helburu. Bertan parte hartu dugu Catalunya, País Valencià, Illes Balears i Pitiüses, Galiza eta Euskal Herriko eragileek.
Agur eta ohore Manex Pagola
Gure adiskide eta laguna Manex zendu da
Euskal idazlea, abeslaria, musikagilea, olerkaria, Baionako Euskal Museoko zuzendariorde ohia, Euskaltzain, EAko historikoa eta Alkartasuna Sarietako sustatzailea.
Eskerrik asko bihotz-bihotzez!
Manex Pagola. Landibarre/Nafarroa Beherea, 1941eko ekainaren 28a – Baiona/Lapurdi, 2018ko ekainaren 7a.
Alkartasuna Sariak. Euskal Herriko Kultura, Gizarte eta Politikaren alde egindako lana goraipatzeko sariak
Jean-René Etchegaray, Laurence Hardouin, Anje Duhalde eta Marie-Ange Thébaud, 2018ko Alkartasuna Saridunak
Bideoak:
Ekitaldia
ETBn (Iparraldearen Orena)
Saridunak Kartela Argazkiak Prentsan
Alkartasuna Fundazioak 2018ko Alkartasuna Sariekin omendu ditu Jean-René Etchegaray Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako alkatea Euskal Herriko bakegintza eta normalizazioa bultzatzeagatik, Laurence Hardouin abokatua eta migratzaile, erbesteratu eta asiliatuen eskubideen defendatzailea, Anje Duhalde Euskarazko rock eta folk musikaren aitzindari eta euskal kantutegiko autore klasiko bilakatu dena, eta Marie-Ange Thébaud ekologista eta osasun eta kontsumitzaileen aldeko ekintzailea. Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioaren Lehendakaria, eta Iria Epalza, Patronatuko kidea, eman zituzten ‘Zazpiak bat’ dominak.
Aldizkaria
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria



