Euskal kultura eta euskara sustatzeagatiko sariak
Alkartasuna Fundazioak saria eman die Txomin Peillen, Martine Bisauta, ‘Txetx’ Etcheverry eta Xebax Christy jaun-andreei euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko
Bideoak: Ekitaldia
ETBko bideoa (Iparraldearen Orena)
Saridunak Kartela Argazkiak Prentsan
Txomin Peillen idazlea eta euskararen ikertzaileak, Martine Bisauta Batera herritar-plataformaren kide fundatzaileak, ‘Txetx’ Etcheverry sindikalista, ekologista, eta bakezaleak eta Xebax Christy ‘Euskal moneta’-ren sustatzaileak, kultura sustatzaile hauek jaso dituzte 2017ean Alkartasuna Fundazioak urtero ematen dituen ‘Euskal kultura eta euskara sustatzeagatiko sariak’.
Alkartasuna Fundazioak euskara eta euskal kultura babesteko erakutsi duten inplikazioa ohoratzea erabaki du, baita Euskal Herriaren garapen sozial, ekonomiko eta politikoaren alde egin duten ekarpena ere, betiere justizia sozialaren eta bakearen printzipioei jarraikiz.
Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioaren lehendakariordea eman die ‘Zazpirak bat’ saridunei, Nestor Basterretxea eskultoreak diseinatuta.
Adierazpena
Estatuko ezkertiar eta aurrerakoi fundazio subiranistok herrien subiranotasuna defenditzen dugu, neoliberalismo, xenofobia eta eskuin muturraren aurrean
Bartzelonan, lehenengo aldiz, topaketa batean parte hartu genuen, eta gure elkartasuna adierazi genien katalauniako herriari eta bere instituzio demokratikoei
2017/02/21
Urte amaieran Bartzelonan lehenengo aldiz bildu ginen espainiar estatuko ezker nazionalen hainbat fundazio, Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions (CIEMEN)ek gonbidatuta. Kataluniako erakunde honek nazioarteko elkartasuna lantzen du, eta dei egin zien beren burua ezker subiranistan kokatzen duten organizazio politiko eta sindikalei (hauek oso tradizio desberdinak dituztelarik: antikapitalismoa, sozialdemokrazia aurrerakoia, ekosozialismoa edota errepublikanismoa), estrainekoz iritziak elkartrukatzeko.


Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria