Helburuak
- Euskal Herriaren nazio-nortasuna, -askatasuna eta -izaera defendatu eta sustatu.
- Euskal Herriaren historia eta berari dagozkion eskubide historikoak aztertu, ikertu eta zabaldu.
- Autodeterminazio eskubidearen eta euskal subiranotasunaren printzipio politikoaren alde egin, bai Euskal Herrian, bai Espainiako eta Frantziako estatuetan, bai Europar Batasunean eta bai nazioarteko erakundeetan ere.
- Pentsamendu garaikideak ikuspegi nazional eta sozialetik izan dituen joerei buruzko azterlanak eta analisiak sustatu eta burutu; horren historia, jardunbidea eta euskal gizartean duen eragina.
- Ekimen sozialak, kulturalak eta garapen-lankidetzarako alorrekoak garatu eta indartu, batik bat Euskal Herriarekin zeozelango lotura duten herrialdeekin (diaspora).
- Euskal Herriaren dimentsio politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren hazkunde harmonikoa bultzatzea.
Helburu zabal hauen bornean, ondorengo hauek izando dira jarduera zehatz garrantzitsuenak eta berehalakoak:
Adibide gisa honako hauek aipatuko dira:
- Ikasketa-programak, prestakuntza-ikastaroak, eta hitzaldiak sortzea.
- Laguntza ekonomikak edo bekak ematea ikertzaileei.
- Fundazio honen helburuak osatzen dituzten galei buruzko Biltzarrak edota hainbat bilera antolatzea.
- Fundazioaren ekintzei buruzko aldizkariak, argitalpenak, eta produktuak argitaratzea, bai eta ikus-entzunezko edo informatikako euskarrian ere.
- Erakusketa monografikoak egitea.
- Fundazioaren helburuekin bat datozen pertsonei eta erakundeei sariak ematea.
- Fundazioaren helburuak beletzeko baliagarriak izan daitezkeen beste hainbat.
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria