Jardunaldia

Itsas Gudari Eguneko bideoak

Bermeo 2026-03-01

loreak  hizlariak-1-2026-03-01
                  Omenaldia Matxitxakon                                                            Solasaldia

Omenaldia eta solasaldia

Itsas Gudari Eguna 2026

Itsas Gudari Eguna

Bermeo. 2026/03/01

Testuinguru oso ezegonkor batean murgilduta eta eskuin muturraren ofentsiba global baten erdian, zein puntutan dago Euskal Herriaren nazio eraikuntza?

Egungo errealitate politikotik galderari erantzuteko, euskal errepublika eraikiko duen burujabetza oinarri gisa estatus politiko berri baten beharra izango du ardatz aurtengo Itsas Gudari Egunak, eta eraldaketa nazional eta sozialerako erronkei heltzeko aukera emango du.

Topaketa Matxitxakoko batailaren 89. urteurrenean itsasgudariei urtero egiten zaien omenaldiaren ondoren egingo da.

Jardunaldia

Zaintzen Zain – Who Cares zainketen inguruko jardunaldiaren bideoa ikusgai duzu jada

Bilbo. 2026/01/24

Lehen zatia.Zainketei buruzko jardunaldia. Zaintzak guztioi eragiten digo, baina guztiok zainduko gaituen sistema eraikitzen, ala eraisten gabiltza?  Bigarren zatia. Mahai ingurua: Zaintza ikuspegi ezberdinetatik.
            Zaintza sistema publiko                                                Zaintza ikuspegi ezberdinetatik

Kathleen Lynch, Nena Georgantzi,       Txefi Roco, Elisa Pérez, 
Tine Rostgaard, Dana Bachman           Jasone Giraldo, Ane Izagirre

Jardunaldia

Kartela zaintzen zainZAINTZEN ZAIN / WHO CARES?

Zaintzak guztioi eragiten digu, baina guztiok zainduko gaituen sistema eraikitzen, ala eraisten gabiltza?

Gertuko inor zaintzen al duzu? Zainduko gaituzten erakundeen aldekoa zara? Zaintzaren pribatizazioa eta zaintzaileen lan baldintza kaxkarrekin kezkatuta al zaude?

Galdera hauei baiezkoarekin erantzun badiezu, ekimen hau zuretzat da.

Alkartasuna Fundazioak  Coppieters Foundationekin batera, Zaintzen inguruko jardunaldia antolatu dugu urtarrilaren 24an, larunbata, Bilboko EHUko Bizkai Aretoko Baroja Auditorioan (Abandoibarra Etorb., 3).

Bertan, nazioarteko adituek eta gizarte eta lan-arloko eragileek beren ikuspuntuak partekatuko dituzte, entzuleen arteko eztabaidarekin uztartuz.

Jardunaldiak

Autoritarismoaren gorakadaren aurrean erantzun kolektiboen artikulazioa VII. Eskola Soberanistaren eztabaidaren muina

2025/11/28-29

MH ES 5Hogei bat fundazio, elkarte eta talde subiranista ezkertiarretako ehun bat ordezkarik autodeterminazioaren, gure hizkuntzen babesaren, ultraeskuinaren, supremazismoaren, neoliberalismoaren, migrazioen eta krisi bioklimatikoaren inguruko erronkei heldu diegu Eskolan.

:: Egitaraua       :: Argazkiak

- Monica Clua /politologo: “Olatu atzerakoia neoliberalismoaren estrategia da; indibidualizazioa gizartearen aurrean. Liberal autoritarioak, nazional-kontserbadoreak, faxismoaren oinordekoak, fundamentalismo kristaua, anarkokapitalistak eta konspiranoikoak elkartzen dira”

- Mertxe Aizpurua /EH Bilduko diputatua: “Francok dena utzi zuen lotuta. Franco hil. Franskismoa bizirik iraun, Tribunal de Orden Publico-a Audiencia Nazional izatera. Frankismoa ez da inoiz epaitua izan”.

“Euskal Herriko agenda subiranistan, estatus politiko berria dago. Etxebizitzak eskubide soziala izan behar du, hezkuntza eta osasuna diren bezala. Trantsizio ekologikoa ere giltzarria da”

Continuar leyendo »

Jardunaldiak

Subiranotasun emergenteak. Nazionalismoa ikertuz V. Nazioarteko Kongresua. Estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak

2025/11/27-28. Bilbo

EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak Nazionalismoa Ikertuz nazioarteko kongresuaren 5. edizioa antolatu du. Oraingoan, Subiranotasun Emergenteak.

Mahai nagusietan honako gaiak eztabaidatuko dira: sezesio-prozesuak eta subiranotasuna ikuspegi geoestrategikotik; feminismoa, intersekzionalitatea eta nazionalismoa; burujabetza digitala eta estaturik gabeko nazioak; nazionalismoa eta dekolonitatearen teoriak edota subiranotasunaren erronka berriak.

Egitaraua

Laguntzaileak: Subiranotasuna Europako Herrietan masterra, Bilboko Udala, Forum Subiranista, Iratzar Fundazioa, Manuel Robles-Arangiz Fundazioa, Betiko Fundazioa eta Alkartasuna Fundazioa

Páginas:1234567...15»