Coppieters Awards
COPPIETERS sariak 2026 Saami Kontseilua
Coppieters Foundationeko presidenteak, Antonia Lucianik, Per-Olof Nutti, Sami Kontseiluko presidenteari eman dio saria
2026ko martxoaren 25ean, Alkartasuna fundazioa kide duen Coppieters Fundazioak bere 10. Sari banaketa antolatu zuen Bruselan.
Edizio hau berezia izan da, izan ere 10 urtetan lehen aldiz, saria ez zaio gizabanako bati eman, erakunde bati baizik: Saami Kontseiluari – Sámiráđi. Saami Kontseilua 1956an sortutako gobernuz kanpoko erakundea da, Saami kide diren erakundeak biltzen dituena Finlandian, Errusian, Norvegian eta Suedian. Europako herri indigenen erakunde zaharrena da.
Sari honekin, Coppieters Fundaziotik Saami Kontseilua goraipatu nahi dugu, kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren defentsaren, eskubide kolektiboen, eta Sámi herriaren aitortzaren aldeko konpromiso bikain eta luzeagatik, baita berdintasunaren, jasangarritasunaren, eta bakearen idealak sustatzeagatik ere.
Bere lanaren bidez, Sámi Kontseiluak Sámi kulturaren nazioarteko aintzatespena indartu du, eta etengabe dihardu autodeterminazio-eskubidearen, parte-hartze demokratikoaren, eta kontsultaren alde, Sámi lurrei eta bizibideei eragiten dieten erabakietan zehazki.
Europa osoan tentsio geopolitikoak, ingurumen-presioak eta gutxiengoen eskubideen aurkako erronkak areagotzen ari diren honetan, Sámi herria aitortzea justizia kontua da, bai eta Europa inklusiboago, anitzago, jasangarriago eta baketsuago baten aldeko apustua aldi berean.
Saami kontseiluko ordezkariak saria esker onez hartu zuen, eta urte luzeetako lanaren aintzespen gisa irudikatu zuen. Belaunaldiz belaunadi, Saami herriak bere nortasuna, izaera eta balioak kantuz eta kontuz transmititu dituela azaldu du, ahozko kultura batetako parte diren heinean. Eta hala izanik, Saami herriko “Joik” edo bapateko bertso batekin amaitu zuen.
Zer dira Coppieters sariak?
Coppieters sariak Coppieters Fundazioa eratzen dugun elkarte eta fundzioen ekimena da, Maurits Coppieters bera bezala kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren, kulturen arteko elkarrizketaren, autodeterminazioaren, gutxiengoen eskubideen, bakearen, demokraziaren eta Europa batuaren defentsan nabarmentzen diren pertsona eta erakundeak omentzeko.
Coppieters sarien helburu nagusia da balio horien alde egiteko eta balio horiek gorpuzteko modu berritzaileak aurkitzea lortu duten pertsona eta erakundeei aitortza ematea.
Hauek izan dira hurrenez hurren Coppieters Sariarekin omenduak izan diren pertsona eta erakundeak:
2026: Sámiráđđi (Saami Kontseilua) – Saria erakunde bati ematen zaion lehen aldia da. Saami herriaren eskubide kulturalak, linguistikoak eta autodeterminazioa defendatzeagatik saritu dute.
2025: Pauline Marois – Quebec-eko lehen ministro ohia, demokraziaren, justizia sozialaren eta autodeterminazio eskubidearen aldeko bere ibilbideagatik.
2024: Elisa Loncón Antileo – Txileko Konbentzio Konstituziogileko presidente ohia eta Mapuche herriaren eskubideen aldeko ekintzailea.
2022: Anders Eriksson – Åland uharteetako politikaria. Aland uharteen askatasuna eta autonomiaren alde egindako lanagatik, eta Finlandia eta Suediaren artean egonik ere, politika bakezalea sustatzeagatik.
2021: Nelly Maes – Flandriako politikaria, bere bizitza osoan EFAren (Europako Aliantza Librea) balioak sustatzeagatik.
2020: Jill Evans – Galesko Plaid Cymru alderdiko politikaria eta Europarlamentari ohia, autodeterminazioaren eta justizia sozialaren aldeko lanagatik.
2019: Patxi Zabaleta eta Camilo Nogueira – Euskal Herriko eta Galiziako mugimendu nazionaletako buruzagi historikoak, hurrenez hurren, bide demokratikoen eta autodeterminazioaren aldeko lanagatik.
2018: Edmond Simeoni – Korsikako mugimendu nazionalaren “aita” gisa hartzen den politikari historikoa.
2017: Alex Salmond – Eskoziako lehen ministro ohia, eskoziarren erabakitze eskubidearen alde egindako lanagatik. Hau izan zen sariaren lehen edizioa.
Aldizkaria
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria

