abr 26, 2021
Comentarios desactivados

Eusko Ikaskuntzarekin kolaborazioa

Alkartasuna Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzak elkar laguntzeko adostasun ituna  sinatu dute, “Europan burujabetza lurraldeetako gaztakak: ongizateak eta askatasun ebazpenak” proiektua bigarren fasearen garapena

Webinar: https://youtu.be/ePAEPYLcvIM

Convenio 21Bi erakundeek interes komuna dugu proiektua garatzeko, helburu nagusia izanik proposamen bat eskaintzea, Europako erakundeek oinarri batzuk ezar ditzaten estatuen barruan subiranotasuneko lurralde-gatazkak parametro demokratikoen bidez konpontzeko. Eztabaida publikora irekitako proposamen bat, estandar komun bat jasoko duen araubide tresna bat onartzeko beharrari buruzkoa. Hau da, “estandar” bat, Europako erakundeek onar lezaketela subiranotasun lurralde-gatazken konponbide demokratikoan argitasun araubide bat garatzeko proposamen gisa.

Beste ekintzen artean, ikasturtean zehar , proiektuaren gizarteratzeko azalpen jardunaldiak egingo ditugu.

Testuingurua: Introducción: un código para resolver conflictos de soberanía en el siglo XXI

mar 16, 2021
Comentarios desactivados

Forum subiranista

logo forumEratu dugu Forum Subiranista, Euskal Herria, Herri Katalanak, Galiza eta Andaluziako fundazio ezberinek; burujabetza eta ezkerraren inguruko hausnarketa estrategikoak lantzeko espazioa

2021/03/13

Forum 1303202119 erakunde politiko, sindikal, kultural eta fundazio ezberdin gara Forun Subiranista osatu dugunok. Lan tresna garrantzitsu hau eratu dugu nazioon burujabetza, aurrerapen soziala eta demokraziaren sakontzea lortzeko elkarrekinktzan, gizarte libreago, justuago eta solidarioagoak eraikitzeko asmoz.

Forum Subiranista Mallorkako Darder-Mascaró fundazioaren zuzendari Miquel Rosellók gidatuko du, hala erabaki baikenuen martxoak 13an egindako Forumaren lehen batzar telematiko formalean. Bertan, Alkartasuna fundazioko presidente Lorena Lopez de Lacalle izan zen gure fundazioko ordezkaritzaren buruan.

Hemen duzue Forum Subiranistaren inguruan gehiago jakiteko esteka:

https://www.forumsoberanista.org/

ene 19, 2021
Comentarios desactivados

Progress Scotland

Progress Scotland 17122020Alkartasuna Fundazioak Eskozian independentziaren aldeko eztabaida bultzatzeko inkestei buruzko saio batean parte hartu du

2020/12/17

EFAren jardunaldia: ‘Winning elections: the important of research and polling’.
Hizlariak: Angus Robertson (SNPko zuzendari ohia), eta Mark Diffley (Ipsos-eko zuzendari ohia); ‘Progress Scotland’ taldeko adituak.

ene 18, 2021
Comentarios desactivados

Subiranotasun-gatazkak

Alkartasuna Fundazioak Europan subiranotasun-gatazkak konpontzeko jardunbide egokien kodea sortzeko ekimena babestu du

2020/11/11-13

Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans-ek antolatutako “Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak” nazioarteko jardunaldien baitan aurkeztu dira subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko praktika onen kodea garatzeko oinarriak, proiektu europarra eta herritarren eta lurraldeen arteko loturak indartzeari begira.

Gatazken konponbiderako esparru demokratikoa sortzeko, Europako erakundeak inplikatzearen helburuarekin bat dator Lorena Lopez de Lacalle.

Alkartasuna Fundazioak  proiektuaren erakunde laguntzaileetako kide gisa parte hartzen du, Coppieters Foundation eta Forum Soberanista.

Continuar leyendo »

ene 18, 2021
Comentarios desactivados

Coppieterseko Asanblada Orokorra

121695143_10158623528247165_5064147312489848640_nAlkartasuna Fundazioak Coppieters fundazioaren Batzar Orokorrean parte hartu du

2020/10/16

Covid-19aren eraginez, Batzar orokorra telematikoki ospatu zen. Bertan, batzorde eragilearen jarraipena onartu zen; Xabier Maciasek presidentetzan jarraitzen du, Antonia Luciani idazkari nagusi lanetan, eta Josep Vall eta Alan SAndryrekin batera, Ann Mares eta Krisztina Sándor egongo dira presidenteorde lantean.

Kide berri bat onartua izan da; Enbata.info aldizkaria Coppieters fundazioko partaide da.

https://ideasforeurope.eu/news/coppieters-foundation-elects-new-board/

https://m.facebook.com/IdeasForEurope/photos/a.188507647164/10158623528237165/?type=3&source=57#_=_

sep 23, 2020
Comentarios desactivados

Egia, justizia eta erreparazioa

EgQqs37X0AEI1MeZabalza familia, Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimena, Ahotsa.info eta IzarFilms zoriondu nahi ditugu 2020 Zinemaldian ‘Non dago Mikel?’ filmaren estreinaldiagatik

2020/09/22

Trailer: https://www.youtube.com/watch?v=DYt5r6tsug8

Mikel Zabalza atxilotua izan ondoren hilda agertu zen 1985eko azaroaren 26an. Dokumentalak Intxaurrondoko kuarteleko torturak azaltzen ditu. 35 urte igaro dira inor epaitua izan gabe.

Proiektua: “Galdutako objektuak”, Zabaltza kasua eta torturaren eragina Euskal Herrian.

Babesle eta laguntzaileak: Mikel Zabalza Ekimena, Aezkoako Batzarre Nagusia, Orbaitzeta, Berria, Euskal Memoria, Egiari Zor, Alkartasuna Fundazioa, Iratzar, ELA, LAB, Steilas, Torturaren Aurkako Taldea, Sortu, EA, Alternatiba, Batzarre eta crowfunding partikularra.

Continuar leyendo »

Páginas:«1...78910111213...29»