oct 21, 2014
Comentarios desactivados

Hitzaldia

’9N CATALUNYA ERABAKITZEN DU. Herri baten irakaspenak’

Martin Aranburu politologoak eta Diputatuen Kongresuko kide Rafa Larreinak Kataluniako kontsultaren gakoak azaldu dituzte Alkartasuna Fundazioak Iruñean antolatu duen mahai-inguru batean

Urriaren 30ean

videoBideoavideoElkarrizketak

9N-argazkia-1Katalunian datorren azaroaren 9an egingo den kontsultaren gakoak, prozesu subiranistan izango dituen ondorioak, eta Kataluniako gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea baliatzeko eman duen mobilizazio eta parte-hartze demokratikoaren adibidea dira, politologoa eta Fundazio Katalanista eta Demokrataren (CatDem) Ikasketen eta Prestakuntzaren arduraduna den Martin Aranburuk eta Espainiako Kongresuan Amaiurren diputatua den Rafa Larreinak Alkartasuna Fundazioak antolatu duen ’9-N CATALUNYA ERABAKITZEN DU. Herri baten irakaspenak’ izenburuko mahai-inguruan azaldu zuten gaietako batzuk.

Continuar leyendo »

oct 2, 2014
Comentarios desactivados

Hitzaldia / ‘Hondakinak: Mallorkako errautsak ala Gipuzkoako eredu berria?’

 “Residuo O? Utz nazazue barre egiten, mesedez inzineratzean, hondakinak sortzen dira; eta toxikoak gainera” Magdalena Palou / Mallorcako Consellean, MesperMallorca koalizioko bozeramailea

ordizia2ORDIZIA 2014/10/09

Errauskailuaren aldeko lobbyak gaitasun handia izan du komunikabide eta alderdi politiko batzuengan iristeko eta bere iritziak gizarteratzeko. Hitzaldi honek hain ezkuta geratzen diren beste ikuspegiak zabaldu nahi ditu, Mallorkako errauskailuaren esperientzia gurera ekarriz eta Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko gaurko eredu alternatiboa aurrez aurre jartzen.

sep 22, 2014
Comentarios desactivados

Ekitaldi

Evaristo Calzada zenari omenaldia

Olite-Omenaldia

2014/09/27. Olite

Aipatutako herrialdean 11 urtez egindako lanarengatik omentzen dugu berriki zendutako zinegotzia, EAko militante historikoa, Erri-Berri futbol klubeko presidentea eta Olite saskibaloi taldearen sortzailea. Bere gogo eta lanari esker, herriak egun polikiroldegi bat dauka, ‘Evaristo Arena’ ezizenez ezaguna dena.

“Hay que hacer Política con mayúsculas,  superar inercias y anteponer el construir con diferentes como hizo  Evaristo Calzada” Igor Calzada.

“Olite txiki asko konektatu  behar dira, Evaristok legez. Arlo ezberdinetako ekintzak bildu forma  emanez, Eskozian bezala” Igor Calzada.

Continuar leyendo »

sep 19, 2014
Comentarios desactivados

Hitzaldia

‘Nafarroa, Euskal Herria, independentzia gaurtik aurrera. Norabidea eta estrategia’.  ’ Erabakitzeko eskubidearen artikulazioa’

IRUÑEA 2014/09/30

Hizlaria: Igor Calzada doktorea, Oxford eta Birminghameko Unibertsitateetako irakasle ikerlaria, Ikerbasqueko doktorego-ondoko ikerlaria. ‘Postindependentzia’ liburuaren egilea. www.igorcalzada.com/about/

Postindependentzia independentziaren hurrengo eguna da, baina baita aurretik prestatu behar dugun prozesu estrategiko guztia eta kontsulta/erreferendumaren  gobernantzaren kudeaketa ere gerora. PostIndependentziak, independentzia bera, jomuga baino, prozesu edo bide gisa ulertzen du. Independentzia  ezin baita zuri edo beltza izan, edukiak kontutan hartu gabe.

PostIndependentzia, aurretiazko determinismorik gabeko  erabakitze-eskubidea gauzatzeko behar dugun ezagutza eta praktikaren uztarketa dira. Biharko balizko lurralde independiente horren  erabakitze-eskubidea gauzatzeko, gaurtik hasita, prestatu, ikertu,  adostu, landu eta gizarteratu beharko genituzkeen lurralde estrategia  eta politika multzoen eszenario hori litzateke PostIndependentzia beraz.

Continuar leyendo »

jun 4, 2014
Comentarios desactivados

Aurkezpena eta solasaldia

Alkartasuna Fundazioak Independentistak Sarearen “ESKOZIA. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan” izenburuko liburua aurkeztuko du Iruñea

Eskozia1Txente Rekondok, Jule Goikoetxeak eta Lorena Lopez de Lacallek Eskoziako independentzia-prozesuaren gakoak argitu dituzte

IRUÑEA. 2014/06/10

Alkartasuna Fundazioak Eskoziako prozesu subiranistaren inguruko topaketa bat antolatu du ekainaren 12an (osteguna) Iruñean, hain zuzen ere Independentistak Sareak egindako liburuaren (“ESKOZIA. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan”) aurkezpena dela medio.

videoBideoa

Continuar leyendo »

jun 4, 2014
Comentarios desactivados

Jardunaldia

“Europako autodeterminazio-prozesuak: Katalunia, Eskozia eta Euskal Herria”

César Arrondo, Gustavo Capdevila, Walter CarnotaAlkartasuna Fundazioak eta Argentinako La Platako Unibertsitate Nazionalaren Estaturik gabeko Nazioen Behatokiak antolatutako jardunaldia.

  • Kataluniako kasua / Gustavo Capdevila doktorea. Estaturik gabeko Nazioen Behatokiaren zuzendariordea (La Platako Unibertsitate Nazionala). Merkataritza Zuzenbideko irakaslea, abokatua eta Argentinako kolektibitate katalanaren burua.
  • Eskoziako kasua / Walter Carnota doktorea. Zuzenbidean doktorea. Abokatua. Buenos Airesko Unibertsitateko Ekonomia Zientzien Fakultateko irakaslea.
  •  Euskal Herriko kasua / César Arrondo irakaslea. Historiako irakaslea La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina). La Platako Unibertsitate Nazionaleko Kazetaritza eta Gizarte Komunikazioen Fakultateetako irakasle/ikertzailea, baita Giza Zientzien eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetakoa ere. Alkartasuna Fundazioaren ordezkaria Argentinan.

2014ko ekainaren 3an – 18:00etan – La Platako Unibertsitate Nazionaleko Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultatearen Zuzendaritza Kontseiluaren Aretoan (48. kalea, 582, 6-7, 5. solairua, Buenos Aires, Argentina).

may 8, 2014
Comentarios desactivados

Adierazpena

LLL-EFAHauteskunde europarren gaineko adierazpena

Lorena Lopez de Lacalle /  Alkartasuna Fundazioa-ko lehendakari ordea / European Free Alliance-ko lehendakari ordea / EA-ko Nazioarteko Politika Idazkaria

English version

 

abr 3, 2014
Comentarios desactivados

Mahai-ingurua: Europar Hauteskundeak aztergai

zarautz mahai ingurua 1Josu Juaristi: “Erabakitze eskubidea demokratikoa da. Eskubide horren aurkako jarrerak antidemokratikoak dira”
Lorena Lopez de Lacalle: “EHrako Ipar Irlandako PEACE bezalako programa bat eratzea eskatu du Europar Parlamentuan”

Bideoa

Zarautz 2014-04-05

Continuar leyendo »

mar 10, 2014
Comentarios desactivados

Jardunaldia

“Emakumeen papera instituzionetan”

Nazioarteko Emakumeen Egunaren agiria

Iruñea 2014-03-08

Continuar leyendo »

feb 17, 2014
Comentarios desactivados

AHT-ri buruzko Jardunaldia

“Eusko Jaurlaritzaren 2014rako aurrekontuetan aurreikusitako inbertsioen % 68 hartzen du AHTak; Osakidetzan egin beharreko inbertsioak, berriz, ez dira % 10era iristen”

Iñaki Ezkurra / EAko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko idazkaria

Bgg3DrOIgAABqhx

Donostia / 2014-02-15

Abiadura Handiko Trenak dakarren zarrastelkeria salatu dute zenbait ekonomialarik, eta, Europako gomendioei jarraiki, EAEn dauden trenbide-azpiegiturak hobetzearen eta salgaien trenbidezko garraioari lehentasuna ematearen alde agertu dira. Alkartasuna Fundazioak, Gipuzkoako EArekin batera, Abiadura Handiko Trenari buruzko Jardunaldi bat antolatu du. Jardunaldi horretan, honako ekonomialari aditu hauek izango dira: Iñaki Ezkurra (EAko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko idazkaria), David Hoyos (Ekonomia Aplikatuan doktorea, UPV-EHUn), eta Adrian Zelaia (Ekai Center politika publikoen ikerketa-zentroko zuzendaria). Halaber, EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Urizar izango da bertan.

  • videoBideoak ta aurkezpenak

Pello Urizar Bideoa

Iñaki Ezkurra: Bideoa  - ‘EA y el TAV. Trenbide sare berriaren aurrean’

David Hoyos:  Bideoa  – ‘La Y Vasca desde la perspectiva socioeconómica y ambiental. ¿Podemos evitar un elefante blanco?’

Adrian Zelaia: Bideoa   - ’Y Vasca. Bases para un posicionamiento’

Eztabaida: Bideoa

Continuar leyendo »

Páginas:«1...8910111213141516»