Coppieters Foundationaren Biltzar Orokorra
Alkartasuna Fundazioa Europako fundazio ezberdinekin batu da “Herri guztientzako Europa” lemapean
Estaturik gabeko nazioen ekimen politikoa elikatu, hausnartu eta aditzera emateko moduak aztertu dituzte 12 fundazio ezberdinek bavarian asteburuan zehar
Landshut (Baviera) Apirilak 2018
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundationaren Biltzar Orokorrean hartu du parte, Bavierako Landshut hirian. Aurten 10 urte bete ditu independentista flandiar handiaren izena duen fundazioak, eta berau berritzea izan da bilera honetako helburu nagusienetarikoa. Urtean behin egiten da bilera hau, Aliantza Libre Europarra –ALE- eta Gazteen erakundeak ere bertan batzen dira.
Hainbat erabakiren artean, lehen “Centre Maurits Coppieters” zena, orain Coppieters Foundation bilakatu da. GKEbezala hasi zen erakundeak orain fundazio politiko baten statusa lortu duelako. Irudi korporatiboa ere aldatu dugu Coppieters-eko kideok; betiere mugimendu bakezalea eta Europako Herrien armonia irudikatzen duen mitxoleta gorde da, baina aire berriztuagoekin.
Europako Herrien pentsamendu eta argudiategi laborategia den honek, 7 argitarapen egin ditu aurten. Hauetako bat, Feminismoak Europako periferiatik (izenean klikatuz lortu dezakezuna), zeinetan Alkartasuna Fundazioko kide Iria Epalzak artikulu bat idatzi duen.
Trebakuntza saioak, hitzaldiak, erakusketak… ekintza zabala izan du Coppieters fundazioak, eta Biltzar Orokorrean hurrengo urteko ibilbidea zehaztu dugu; proiektu interesgarriak demokrazia, nortasun kulturala, jasangarritasuna, flexicurity, migrazioa edota genero berdintasunaren inguruan. 2016tik ematen diren “Coppieters Awards”etarako Alkartasunatik “Bakearen artisauak” proposatu ditugu. Sari hauek Giza Eskubide, demokrazia, bakea, askatasuna, autodeterminazio eskubidea edota hizkuntza eskubideen alde egindako lana saritzeko ematen da. Lehena, Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmondek jaso zuen, eta pasa den urtean, Catalunyako Parlamenteko presidente Carme Forcadelleri eman zitzaion.
Alkartasuna Fundazioaz gaindi, hauek izan dira bileran parte hartu dutenak: Galizako “Galiza Sempre” fundazioa, Balearetako “Emili Darder”, Galeseko “Welsh Nationalism Foundation”, Korsikako “Arriti” aldizkaria, Ezkerraberri fundazioa, Valentziako “Nexe”, “Peuple Breton” aldizkaria, ADEO –Okzitaniar idatziaren garapenerako erakundea-, “Hungarian National Council of Transilvania”, Kataluniako “Josep Irla” fundazioa eta CIEMEN eta Sardiniako “Camillo Bellienii” institutua.
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria