oct 17, 2013

Jardunaldia

«Hirugarren erreferenduma subiranisten garaipenarena izanen da Quebecen» Daniel Turp (Quebec)

«Vascos y catalanes sois ciudadanos de la UE y ese derecho no se os puede quitar» Ana Stanic (Eslovenia)

baluarte 1Quebeceko, Esloveniako eta Euskal Herriko zenbait legelarik erabakitzeko eskubidearen legitimitatea eta Estatuen ondorengotzaren finantza-alderdiak aztertu dituzte Baluarten, Iruñean

Nazioarteko Zuzenbideko katedradun eta Kataluniako Parlamentuaren kontsultari buruzko batzordeko ponente Daniel Turp jaunak eta EBko zuzenbidean aditu Ana Stanič andreak eta Joxerramon Bengoetxea jaunak “Autogobernutik independentziara” jardunaldietan parte hartu dute.

videoBideoa

Iruñea. 2013/10/21

Printzipio demokratikoa betez estaturik gabeko nazioek askatasunez erabakitzeko duten eskubidea egikaritzearen giltzarriei heltzeko batetik, eta Estatuen ondorengotzaren finantza-alderdiak aztertzeko bestetik, urriaren 23an, asteazkena, nazioarteko zuzenbidean aditutako zenbait legelari bildu ditu Alkartasuna Fundazioak Iruñeko Baluarte biltzar-jauregian, ”Autogobernutik independentziara” jardunaldien esparruan.

Batetik, Montrealgo Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko katedradun Daniel Turp jaunak “Erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratiko bat. Quebec” ponentzia aurkeztu du, printzipio demokratikoaren doktrina aurkeztu eta autodeterminazio politikorako eskubidea egikarituz estaturik gabeko nazioek beren etorkizuna askatasunez erabakitzeko duten eskubidea azaltzeko.

Baluarte2Parti Quebecois alderdiko kidea da Turp, hain zuzen ere Quebeceko Konstituzio-proiektua sustatu duen alderdiko kidea, baita nazioarteko harremanetarako bozeramailea, Kanadako Parlamentu Federaleko diputatua eta Quebeceko Batzarreko parlamentarioa ere. Gainera, IPSO Subiranotasunaren Aldeko Intelektualak erakundeko kide fundatzailea eta idazkari nagusia da. Kataluniako Parlamentuak aditu ponente izendatu du, subiranotasunaren aldeko kontsulta aztertzeko batzordean parte hartzeko.

Bestetik, Ana Stanič andreak, Europar Batasuneko Zuzenbidean espezializatutako esloveniar jatorriko nazioarteko abokatuak, “Estatuen ondorengotzaren finantza-alderdiak. Eslovenia” izeneko ponentzia aurkeztu du.

Londresko egoitzatik estatuei, enpresei eta finantza-erakundeei erkidegoko eta nazioarteko zuzenbidearen alorreko aholkuak ematen dizkien E & A Law Limited abokatu-langelako fundatzailea da Stanič . Halaber, Dundeeko (Eskozia) Unibertsitateko “Centre for Energy, Petroleum and Mineral Law and Policy” zentroko irakaslea da. Gainera, Harreman Ekonomikoetarako Ministeriorako eta Banku Zentralerako lanean Eslovenian bere garaian lortutako esperientziari esker, azken bi urteetan Kataluniako independentziaren kasua aztertu du, eta Kataluniak Esloveniaren independentziatik zer ikas dezakeen azaldu du zenbait ponentziatan.

EHUko Europar Zuzenbideko eta Teoria Juridikoko irakasle Joxerramon Bengoetxea jaunak moderatu du debatea, eta Alkartasuna Fundazioko lehendakari Fernando Ibiltzieta jauna egon da topaketaren buruan.

Prentsa:

kartela t Quebec-SloveniaExpertos internacionales animan a preparar el camino hacia la independencia de Euskal Herria

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20131028/429870/es/Vascos-catalanes-sois-ciudadanos-UE-derecho-no-os-puede-quitar

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-10-25/019/001/hirugarren_erreferenduma_subiranisten_garaipenarena_izanen_da_quebecen.htm

Ana Stanic – Ara 30-12-13

 

 



Los comentarios están cerrados.