jun 4, 2014

Aurkezpena eta solasaldia

Alkartasuna Fundazioak Independentistak Sarearen “ESKOZIA. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan” izenburuko liburua aurkeztuko du Iruñea

Eskozia1Txente Rekondok, Jule Goikoetxeak eta Lorena Lopez de Lacallek Eskoziako independentzia-prozesuaren gakoak argitu dituzte

IRUÑEA. 2014/06/10

Alkartasuna Fundazioak Eskoziako prozesu subiranistaren inguruko topaketa bat antolatu du ekainaren 12an (osteguna) Iruñean, hain zuzen ere Independentistak Sareak egindako liburuaren (“ESKOZIA. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan”) aurkezpena dela medio.

videoBideoa

Txente Rekondok (nazioarteko politikaren analista eta liburuaren egilekidea) eta Jule Goikoetxeak (Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoko irakaslea eta liburuaren hitzaurrearen egilea) Eskozian independentziarantz hasitako bidearen gakoak argitu dituzte: prozesuaren alderdi sozioekonomikoak eta irailaren 18an Eskozian egingo den erreferendumarekin nazioarteko eremuan irekitzen diren jokalekuak.

Bestalde, Lorena Lopez de Lacallek (Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politikako idazkaria eta Europako Aliantza Librearen presidenteordea) Euskadiko, Kataluniako eta Eskoziako prozesu subiranistak jorratu ditu Europako testuinguruan.

 

Facebook Independentistak liburua(4)

 

 

 



Los comentarios están cerrados.