abr 24, 2015
Comentarios desactivados

Omenaldia

Alkartasuna Fundazioak Felipe Garcia Sadaba txistularia omendu du

Lizarra 2015/04/30

lizarrra1

Ezkerretik eskuinera, Josetxo Arbeloa, Felipe Garcia Sadaba, Fernando Ibiltzieta, Maiorga Ramírez, Edurne Gumuzio, Koldo Amezketa

Apirilaren 30ean Alkartasuna Fundazioak Felipe García Sádaba txistularia omendu du Lizarran, musika tresna honekin 50 urte eman dituelako bai jotzen baita irakasten ere. 69 urte dituen, Felipe García Sádaba musikaria Padre Hilario Olazarán taldeko kiderik beteranoena da eta Ereintza abesbatzan parte hartzen du.

Alkartasuna Fundazioaren presidentea den, José Fdo. Ibiltzietak bere lana aitortzeko domina entregatu dio.

Eusko Alkartasunako lehendakari ohiak, Koldo Amezketak, Maiorga Ramirezek foru parlamentariak, Josetxo Arbeloak, EAko Lizarrako tokiko batzarreko kideak, eta Edurne Gumuziok, Alkartasuna Fundazioko ikasketa-arduraduna eta EAko Erregimen Juridiko, Ikasketa eta Formakuntzako idazkariak, ere parte hartu duten.

Cartel lizarra



Los comentarios están cerrados.