Alkartasuna Sariak
6. edizioa
Jean-René Etchegaray, Laurence Hardouin, Anje Duhalde eta Marie-Ange Thébaud, 2018ko Alkartasuna Saridunak
Baiona. 2018/04/21 Liburuxka
Euskal Herriko bake eta normalizazioa, migratzaileen eskubideen defentsa, euskal kantugintzari egindako ekarpena eta osasun eta kontsumitzaileen defentsa dira hurrenez hurren Nestor Basterretxearen «Zazpiak Bat» dominaren bidez omenduko zaizkien lanak hurrengo apirilak 21ean Baionan
Alkartasuna Fundazioak 2018ko Alkartasuna Sariekin omenduko ditu Jean-René Etchegaray Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako alkatea Euskal Herriko bakegintza eta normalizazioa bultzatzeagatik, Laurence Hardouin abokatua eta migratzaile, erbesteratu eta asiliatuen eskubideen defendatzailea, Anje Duhalde Euskarazko rock eta folk musikaren aitzindari eta euskal kantutegiko autore klasiko bilakatu dena, eta Marie-Ange Thébaud ekologista eta osasun eta kontsumitzaileen aldeko ekintzailea.
Alkartasuna sarien bitartez, fundazioak Euskal Herriko nortasuna, askatasuna, garapena eta kohesioaren alde lan egiten duten pertsonen ibilbidea goraipatu nahi du.
6. edizio honetan, Alkartasuna fundazioak Jean-René Etchegaray jaunak Bake Artisauen jardunari eman dion laguntza eta ardura aintzat hartzen ditu Euskal Herria bake eta normalizazio egoerara bideratzeko, eta baita Euskal Elkargo berriaren buru egin duen lana.
Laurence Hardouin abokatuak migratzaile eta asilo bilatzaileen eskubideak aldarrikatzen eta berauek defendatzen egin duen lan eskerga azpimarratu nahi du Alkartasuna fundazioak. Euskal Gatazka konpontzeko Bake Bidea elkartean egin dituen ekarpenak ere eskertzeko emango saio «Zazpiak Bat» domina.
Anje Duhalde musikari lapurtarraren ibilbide oparoa ere saritu nahi da sari hauen bitartez. Euskal rock eta folkaren aitzindari, 40 urtez baino gehiago doinu ezberdinak sartu ditu gure kantutegian, mundutik euskarara eta euskaraz mundura.
Estuaire Adour Errobi Agorako zuzendari Marie-Ange Thébaud ekologista ere sarituko du Alkartasuna Fundazioak osasuna eta kontsumitzaileen aldeko defentsan egindako lan eskergarengatik.
Sari banaketa apirilak 21ean izango da, Baionako Le Bayonne ostatuan, Peio Menta eta Txomin Dmers txalapartari eta Gartzen Beraza dantzariaren parte hartzearekin.
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria