Itsas gudari eguna
Matxitxakoko itsas batailaren 85 Urteurrena. Itsas gudariei omenaldia
2022/03/06
Lore eskaintza Nestor Basterretxearen eskulturan “Matxitxakoko guda”
Parte hartzaileak:
- Kontxi Gabantxo / Udalerri euskaldunen mankomunitatea presidente ohia
- Eba Blanco / EAko idazkari nagusia.
“Gogoan ditugu Kantauriko uretan gure askatasunaren alde borrokan euren bizitza utzi zutenak. Gogoan ditugu faxismoaren aurka borrokatu ziren gudariak, baita gure lurraldea utzi behar izan zuten erbesteratuak ere. Gogoan ditugu jazarriak izan ziren guztiak, diktadurak zapaldu eta hil zituenak”.
Eba Blanco. 2002-03-06 Bermeo
- Idurre Bideguren / Senataria eta Bermeoko alkate ohia
“Euskal bouak gerrarako prestaturiko makailo ontziak ziren eta itsa gudariak itsasoan oso trebeak izan arren ez ziren militarrak. Beraz, frankisten eta Euskadiko guda ontzien artean baldintzak nahiko desberdinak ziren. Baina desabantail nabarmena izan arren borrokarako prest agertu ziren eta amore emon orduko, Euskal Herriaren eskubide eta askatasuna lortzeko edozertarako prest zeudela erakutsi euskuen. Eta garrantzitsua da pasarte hau konkretuki eta gerra zibila orokorrean gogoratzea. Zer gertatu zan eta zergaitik konpartitzea. Alde batetik, horrelakorik ez errepikatzeko behar-beharrezkoa delako memoria egitea. Eta bestetik, gure herriaren historia delako eta garrantzitsua delako nondik gatozan gogoratzea epe laburragoan bizi izan doguzan egoera asko hobeto ulertzeko eta etorkizuna hobeto bideratzeko.”
1.️IdurreBideguren Itsas gudarien historia garrantzitsua da gogoratzea.
2. IdurreBideguren Bakearen aldeko apostua egiten ari gara
Links
- Alkartasuna Fundazioa BIGARREN FUNDAZIO politikorik gardenena, antzerako 49 erakunderen gainetik / SEGUNDA FUNDACIÓN política más transparente sobre 49 entidades similares
- Alkartasuna Fundazioaren BIDEO KANALA (Youtuben) / CANAL VIDEO (en Youtube) de Alkartasuna Fundazioa
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria
- Eusko Alkartasuna
- Eusko Alkartasunaren dokumentazio historikoa, Sancho El Sabio Fundazioan gordeta / Documentación histórica de Eusko Alkartasuna depositada en la Fundación Sancho El Sabio
- Gazte Abertzaleak
- Ideas for Europe
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Internal Enlargement of the European Union
- The Ascent of Autonomous Nations @ European Parliament